Wilhelm Ostwald
Friedrich Wilhelm Ostwald (errusieraz: Фридрих Вильгельм Оствальд, letonieraz: Vilhelms Ostvalds; Riga, 1853ko irailaren 2a - Großbothen, 1932ko apirilaren 4a) alemaniar kimikaria izan zen.
Rigako politeknikoan kimikako irakaslea izan zen, Leipzigeko unibertsitatean kimika-fisikakoa eta institutu elektrokimikoaren zuzendaria (1898). Ostwald, Nernst, Van’t Hoff eta Arrheniusekin batera, kimika-fisikaren sortzailetzat jotzen da. Ikerketarik garrantzitsuenak oreka kimikoa, zinetika kimikoa, eroamen elektrolitikoa, katalisia eta uraren ioitzeari buruz egin zituen. Atomoari buruzko teoria ez zuen onartu. Higikunde monistako kide izan zen; higikunde honen tesi nagusiaren arabera, energia da (eta ez materia) mundu fisikoaren gaia; hau da, errealitate posible guztiak energiak hartzen dituen itxura edo forma ezberdinak baino ez dira. 1909an Kimikako Nobel saria jaso zuen korronte elektrikoek disoluzioetan sortzen dituzten erreakzio kimikoei eta katalisiari buruz egindako lanengatik. Lan aipagarriak: Energia eta energiaren aldaketak (1888), Energia (1908), Filosofia naturalaren oinarriak (1914).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]