The Fall of the Roman Empire
- Artikulu hau filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erromatar Inperioaren erorketa (argipena)».
The Fall of the Roman Empire (ingelesetik euskarara emana: Erromatar Inperioaren Erorketa) 1964ko Anthony Mann estatubatuar zinema zuzendariaren historia filma bat da. Bertan, Sophia Loren, Stephen Boyd, Alec Guinness, James Mason, Christopher Plummer, Mel Ferrer eta Omar Sharif aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar Inperioa, II. mendea. Marko Aurelio (160-181, Alec Guinness), enperadore filosofoa Erromaren Urrezko Aroko azken enperadorea izan zen. Bere atsekaberako Inperioaren mugak defendatzeko hainbat barbaro herriekin borrokatu behar izan zuen. Barne politikan berriz, bere ametsa errepuklikar erakundeak berrezartzea izan zen, arrazoi horrengatik bere ondorengo Livio (Stephen Boyd) izendatu zuen, bere semea zen Komodo (Christopher Plummer) alboratuz. Baina azken honek aitaren erabakia ez zuen onartu eta tronuaz jabetu zen.
Erromaren gainbehera osoaren historia baino, une jakin baten kronika da filma, eta beste film berriago baten (Gladiator) hasiera bera du: Marko Aurelio enperadore jakintsua, hiltzear da gerra frontean, iparraldeko barbaroen mugaren ondoan. Jarraipeneko puntu askotan ere Gladiatorrek film honi segitu zion[1].
Egikera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peplum ikusgarria da, batez ere aktore sorta bikainagatik, baina gidoi eta zuzendaritzan hutsune asko daude. Erroma berrasmatuaren dekoratuak kitsch bezain distiragarriak dira, eta aldiz, barbaroen ileorde eta attrezzoa agian barregarria[1].
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Sophia Loren | Luzilla |
Christopher Plummer | Komodo |
Alec Guinness | Marko Aurelio |
James Mason | Timonides |
Stephen Boyd | Livio |
Anthony Quayle | Verulus |
John Ireland | Ballomar |
Omar Sharif | Sohaemus, Armeniako erregea |
Mel Ferrer | Kleander |
Eric Porter | Juliano |
Finlay Currie | Senatorea |
Andrew Keir | Polybius |
Douglas Wilmer | Peszenio Niger |
George Murcell | Victorino |
Norman Wooland | Virgiliano |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «The Fall of the Roman Empire (1964) - Azpitituluak euskaraz» azpitituluak.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-13).
- 1964ko filmak
- Anthony Mannek zuzendutako filmak
- Ben Barzmanek idatzitako filmak
- Basilio Franchinak idatzitako filmak
- Philip Yordanek idatzitako filmak
- Sophia Lorenek antzeztutako filmak
- Stephen Boydek antzeztutako filmak
- Alec Guinnessek antzeztutako filmak
- James Masonek antzeztutako filmak
- Christopher Plummerrek antzeztutako filmak
- Mel Ferrerrek antzeztutako filmak
- Omar Sharifek antzeztutako filmak
- Anthony Quaylek antzeztutako filmak
- John Irelandek antzeztutako filmak
- Finlay Curriek antzeztutako filmak
- Eric Porterrek antzeztutako filmak
- Andrew Keirrek antzeztutako filmak
- Douglas Wilmerrek antzeztutako filmak
- George Murcellek antzeztutako filmak
- Virgílio Teixeirak antzeztutako filmak
- Friedrich von Ledeburrek antzeztutako filmak
- Samuel Bronstonek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Antzinako Erroman girotutako filmak
- Epika filmak
- Drama filmak
- II. mendean girotutako filmak