Edukira joan

Barbaro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbaro baten burua. Akropoliko Museoa.

Barbaro (antzinako grezieraz: βάρβαρος, barbaros) hitza arrotzak izendatzeko erabiltzen zuten greziarrek eta erromatarrek, bai eta gero kristauek ere.[1] Exonimo gutxiesgarria zen eta, hitzez hitz, "zezeltzen duena" edo "gaizki hitz egiten duena" esan nahi zuen. Erromatarrek izena zabaldu zuten Inperioa inbaditzen zuten herriak izendatzeko.

Denboraren poderioz, pertsona basati, gupidagabe eta bihozgabeak deskribatzeko erabili dute hitz hori hizkuntza askotan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.