The Apartment
The Apartment (euskaraz: "Apartamentua") komedia dramatiko filma da, Billy Wilderek 1960an idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuena. Jack Lemmon, Shirley MacLaine eta Fred MacMurray izan ziren aktore nagusiak.
Wilderren Some Like It Hot film arrakastatsu eta entzutetsuaren ondorengoa izan zen, eta hark adinako arrakasta komertzial eta kritikoa lortu zuen: zinematokietan 25 milioi dolar jaso eta film onenaren Oscar saria irabazi zuen. Marilyn Monroek, Some Like It Hot filmean Wilder eta Lemonekin lan egin ostean, The Apartment-en ere agertu nahi izan zuen, baina azkenean ez zuen beretzako paperik eskuratu ahal izan.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C.C. Baxter (Jack Lemmon) Manhattango aseguru konpainia handi bateko langile apal baina handigura da. Ezkongabea, bakarrik bizi da apartamentu xume batean. Lantokian postu hobeagoetara iristeko itxaropenez, bizilekua nagusiei lagatzen die, euren maitaleekin egoteko amodio leku gisa; maiz haien sexu topaketak amaitu arte kalean zain egon ohi da. Baxterrek enpresako igoigailuko emakume langilea ezagutu (Shirley MacLaine) eta hartaz maitemintzean egoera guztiz aldatuko da. Hala ere, Baxter xaloak ez dakiena da neska gaztea bere nagusi gonazalearen (Fred MacMurray) maitale berria dela...
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Billy Wilderek teknika xumea eta argumentu korapilatsuaz osatutako zinema egin ohi zuen. Izan ere, argumentua xehetasun, asmo eta irrika handiz osaturik dago. Inoren alde jartzen ez den narratzaile orojakile batek kontatzen digu ia film osoa; lehenbiziko eszenan, ordea, Jack Lemmon aktorearen ahotsak bere pertsonaia, haren bizitza eta haren arazo txikia aurkezten dizkigu.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jack Lemmon: Calvin Clifford "Bud" Baxter
- Shirley MacLaine: Fran Kubelik
- Fred MacMurray: Jeff D. Sheldrake
- Ray Walston: Joe Dobisch
- Jack Kruschen: Dreyfuss doktorea
- David Lewis: Al Kirkeby
- Hope Holiday: Margie MacDougall andrea
- Joan Shawlee: Sylvia
- Naomi Stevens: Mildred Dreyfuss andrea
- Johnny Seven: Karl Matuschka
- Joyce Jameson: tabernako ilehoria
- Hal Smith: Santa Klausez mozorrutako tabernako gizona
- Willard Waterman: Vanderhoff jauna
- David White: Eichelberger jauna
- Edie Adams: Olsen andereinoa
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saria | Emaitza | Izendapena |
---|---|---|
Film onenaren Oscar Saria | Irabazia | Billy Wilder |
Zuzendari onenaren Oscar Saria | Irabazia | Billy Wilder |
Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria | Irabazia | I. A. L. Diamond Billy Wilder |
Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria | Izendatua | Jack Lemmon |
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria | Izendatua | Shirley MacLaine |
Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria | Izendatua | Jack Kruschen |
Argazkigintza onenaren Oscar Saria | Izendatua | Joseph LaShelle |
Muntatze onenaren Oscar Saria | Irabazia | Daniel Mandell |
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria | Irabazia | Alexander Trauner Edward G. Boyle |
Soinu onenaren Oscar Saria | Izendatua | Gordon E. Sawyer |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1960ko filmak
- Billy Wilderrek zuzendutako filmak
- Billy Wilderrek idatzitako filmak
- I. A. L. Diamondek idatzitako filmak
- Jack Lemmonek antzeztutako filmak
- Shirley MacLainek antzeztutako filmak
- Fred MacMurrayk antzeztutako filmak
- Ray Walstonek antzeztutako filmak
- David Lewisek antzeztutako filmak
- Edie Adamsek antzeztutako filmak
- Jack Kruschenek antzeztutako filmak
- Joan Shawleek antzeztutako filmak
- Naomi Stevensek antzeztutako filmak
- Johnny Sevenek antzeztutako filmak
- Joyce Jamesonek antzeztutako filmak
- David Whitek antzeztutako filmak
- Paul Picernik antzeztutako filmak
- Hal Smithek antzeztutako filmak
- Hope Holidayk antzeztutako filmak
- Billy Wilderrek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Umorezko filmak
- Drama filmak
- Amodiozko filmak
- Adulterioari buruzko filmak
- Depresioari buruzko filmak
- Urteberri-egun filmak
- Igogailuetan girotutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- New Yorken girotutako filmak