Taigete (satelitea)
Taigete (satelitea) | |
---|---|
Behaketa | |
Itxurazko magnitudea (V) | 21,9 |
Gorputz-gurasoa | Jupiter |
Aurkitzailea | Scott S. Sheppard (mul) , David Clifford Jewitt (en) eta Yanga R. Fernández (en) |
Aurkikuntza-data | 2000ko azaroaren 25a |
Honen izena darama | Taigete |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 29.246.700 km |
Periapsis | 17.473.300 km |
Ardatzerdi handia | 22.438.668 km |
Eszentrikotasuna | 0,252 |
Orbita-periodoa | 686,67 egun |
Makurdura orbitala | 164,89018 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 5 km |
Masa | 160 Pg |
Dentsitatea | 2,6 g/cm³ |
Albedoa | 0,04 |
Behin-behineko izendapenak | S/2000 J 9 |
Taigete (grekoa: Ταϋγέτη), edo Jupiter XX, Jupiter planetaren satelite natural bat da.
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taigete satelite txikia da (5 km-ko diametroa) eta erretrogradoa. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera.
Karmeren taldeko satelitea da: 22.900.000 km eta 24.100.000 km arteko erradioarekin eta 164° eta 165,5°-ko bitarteko inklinazioarekin Jupiter orbitatzen duten satelite erretrogrado irregularrak dira talde horretako guztiak.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Scott Sheppard-ek gidatutako Hawaiiko Unibertsitateko astronomo-talde batek aurkitu zuen, 2000ko azaroaren 25ean. Aurkikuntzaren berri 2001eko urtarrilaren 5ean eman zen, Jupiterren beste hamar sateliteren aurkikuntzaren berriarekin batera.
Izendapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taigete satelite-izena mitologia grekoko Taigete pertsonaian du jatorria; Taigete pleiadeetariko bat zen, Atlasen alaba eta Zeusen maitalea.
Hasieran, S/2000 J 9 izendapen sistematikoa eman zitzaion sateliteari; kode horrek adierazten du 2000an lehen aldiz ikusitako Jupiterren bederatzigarren satelitea zela. Taigete behin betiko izena 2002ko urriaren 22an eman zitzaion, Jupiterren beste 10 sateliterekin batera.