Edukira joan

Pasifae (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasifae (satelitea)
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)17
Gorputz-gurasoaJupiter
AurkitzaileaPhilibert Jacques Melotte (en) Itzuli
Aurkikuntza-data1908ko urtarrilaren 27a
Honen izena daramaPasifae
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia23.912.238 km
Eszentrikotasuna0,2953
Orbita-periodoa−722,34 egun
Makurdura orbitala153,40903 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa30 km
Masa300 Eg
Tenperatura124 K
Albedoa0,04

Pasifae (grekoa: Πασιφάη), edo Jupiter VIII, Jupiter planetaren satelite natural bat da.

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasifae satelite irregularra da. Jupiterren satelite erretrogradorik handiena da. Espektroskopia bidez egindako neurketek adierazten dute Pasifae, jatorriz, asteroide bat dela.

Orbita erretrogradoa, oso inklinatua eta oso eszentrikoa du.

Pasifae 1908ko otsailaren 28an aurkitu zuen Philibert jacques Melottek Greenwicheko behatokian, argazkiak aztertuta.

Pasifae satelite-izena mitologia grekoko Pasifae pertsonaian du jatorria; Pasifae Kretako erregina zen, Minosen emaztea eta Minotauroren ama.

Pasifaek ez zuen izendapen ofizialik izan 1975 arte, Jupiterren beste zortzi sateliterekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]