Sri Aurobindo
Sri Aurobindo, jaiotzako izen-deiturez Aurobindo Ghose —bengaleraz: অরবিন্দ ঘোষ— (Kalkuta, Britainiar Inperioa, gaur egun India, 1872ko abuztuaren 15a – Puducherry, India, 1950eko abenduaren 5a) filosofoa izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak Britainia Handian egin zituen. Hezkuntza Kontseilu Nazionaleko buru Kalkutan, kargua utzi zuen politikan sartzeko, eta mugimendu abertzalearen buruzagi bilakatu zen (1906-1910). Ingeles eta bengalerazko zenbait egunkari zuzendu zituen. Jazarpenak jasan ondoren, yogari ekin zion, eta eskola bat ireki zuen Puducherryn, erlijioen sintesi unibertsala lortu nahiz (1914).
Aurobindoren irakaspenak eragin sakona izan du egungo Indiako izpirituan. Haren pentsamenduak mendebaldearen eta ekialdearen arteko lotura izan nahi zuen. Aurobindok ingelesez eta bengaleraz idatzitako liburuek arrakasta handia izan zuten mundu osoan: Ikuspenak eta pentsamenduak, Jainkozko bizitza, Yogaren sintesia, Bhagavad-gitaren gainean eta abar.
Jarraitzaile asko izanik, 1926an ashram bat sortu zuen (monasterio antzekoa), gero eta interes handiagoa piztu duena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sri Aurobindo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.