Sergei Koroliov
Sergei Pavlovitx Koroliov —errusieraz: Серге́й Па́влович Королёв; ukraineraz: Сергі́й Па́влович Корольо́в— (Zhytomyr, Errusiar Inperioa —egun Ukraina— 1907ko urtarrilaren 12a – Mosku, Sobietar Batasuna, 1966ko urtarrilaren 14a) Sobietar Batasuneko suzirien ingeniari eta espazio-ontzien diseinatzaile nagusia izan zen, Sobietar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean 1950eko eta 1960ko hamarkadetan izandako espazioko lasterketan. Askoren ustez, astronautika praktikoaren aita da.[1][2]
Gaztetatik izan zuen aeronautikari buruzko interesa, eta horretarantz bideratu zituen ikasketak. Ingeniaritza ikasketak egin zituen Kieven eta Moskun. Ondoren, misil eta suzirientzako propultsio sistemak garatzen jardun zuen lanean. 1938an, Purga Handiaren garaian, atzemana eta Siberiako gulag batera bidalia izan zen; 6 urte eman zituen bertan. Askatu zutenean suziri diseinatzaile bihurtu zen eta errusiar ICBM programaren garapenean parte hartu zuen. Errusiako espazio-programaren diseinatzaile nagusia izen zen, eta Sputnik eta Vostok programak zuzendu zituen. Gizakia Ilargira bidaltzeko programa bere zuzendaritzapean hasi zen, baina 1966an hil zen, 56 urte zituelarik, gulageko egonaldiak eragindako osasun arazoengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Errusieraz) energia-zem.ru
- ↑ (Ingelesez) Sagdeyev, R. Z.; Shtern, M. I.: The Conquest of Outer Space in the USSR 1974, NASA Technical Reports Server.