Semerkhet
Semerkhet | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | ? ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Adyib | ||
Ama | Betrest | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Egiptoko I. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Semerkhet Egiptoko I. dinastiako zazpigarren faraoia izan zen. K.a. 2861etik K.a. 2853 arte gobernatu zuen. Usurpatzailetzat hartzen da, objektu ugaritatik, Adyib faraoiaren izena nahita ezabatu baitzuen, eta bere izena, Saqqarako Errege Zerrendatik ezabatua izan zen, bere oinordeko izan zen Qaaren aginduz.
Manetonen arabera, 18 urteko erregealdia izan zuen, eta Semempses deitzen du, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera, edo Mempses, Eusebioren bertsio armeniarrean. Abidoseko Errege Zerrendan Semsu bezala agertzen da. Turineko Errege Kanonean Semsem izena du, 72 urteko erregealdia ematen diolarik.
Zenbaki hauek, ez dira Palermoko Harrian azaltzen direnak bezain fidagarritzat hartzen, Palermoko Harria denboran askoz hurbilagokoa baita. Toby Wilkinsonek, Harriaren bere azterketan, Kairoko I. txatalean eta III. erregistroan, honako hau aurkitu zuen: "Semerkhet 8 urte t'erdi (zenbaki hau benetakoa da, erregealdi guztia erregistratzen baita (hemen)." Honek, bere erregealdiko 9. urtean idatzitako serekh batekin bat datorrenez, Wilkinsonek, Semerkheten erregealdia 9 urte baino zertxobait gutxiagokoa izan zela ebazten du.
Palermoko Harrian agertzen diren gertakari bakarrak, bere erregealdi laburra dela eta, dirudienez erlijiosoak dira. Bere izena eta Henukarena, dirudienez, Semerkhet eta Qaa faraoien zerbitzuan egon zen dignatario bat, aipatzen dituen bolizko taulatxo bat existitzen da. Aipaturiko Kairoko txatalean, faraoiaren ama zen Batiritesi buruz ere hitz egiten da.
Manetonek, aurreko faraoia izan zen Adyiben semea zela dio, baita, bere erregealdian, "mirari ugari gertatu zirela eta Egipton izurrite handi bat erori zela" ere, baina hori, Semerkhet usurpatzaile bat zelako gertatu zela argudiatzen du. Adyiben emazte zen Batirites erreginaren semetzat ere hartzen du (baina ez dirudi izendaturiko oinordekoa denik, esan bezala, usurpatzailetzat hartzen baita).
Bere garaiko testigutzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurperatuta dagoen tokia, Abidosko Umm el-Qaabeko errege nekropoliko U hilobia da. Bere erregealdia laburra izan zen arren, hilobi hau, bere aurrekoarena baino handi eta luxuzkoagoa da.
- Errege zigiluen idazkunak Umm el-Qaabeko hilerrian (Dreyera 1985-95)
- Umm el-Qaabeko U hilobian zulatutako idazkuna (Petrie Museoa UC36756)
- Potoetan zulatutako idazkunak eta Helwaneko katilu bat (Saad)
- Palermoko Harria
Aurrekoa Adyib |
Egiptoko faraoia Egiptoko I. dinastia |
Ondorengoa Qaa |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Semerkhet |