Edukira joan

Egiptoko I. dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Egiptoko I. dinastia, Egiptoko II. dinastiarekin batera, Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarra edo Aro Tinistarraren zati da, bere jatorria, Tinisen baitu (Tis egiptoeraz), Abidosetik gertu dagoen hiria, Goi Egipton.

Aro honek, Naqada IIId deritzon garaiaren amaierarekin bat egiten du (Samaniarraren amaiera), eta K.a. 3100etik K.a. 2900 arte irauten du, gutxi gora-behera, kronologia hau, iturri bibliografikoetan aldatu egiten delarik hartutako datazio metodoen arabera.

Lehen faraoiek, Goi eta Behe Egiptoren bateratzea sendotzen dute euren boterepean, Antzinako Egipto faraoitarraren Historia, eta, beraz, Egiptoko I. dinastia abiaraziz. Bateratzea gorabehera, administratiboki, tokiko estatuak mantendu ziren, beranduago nomoak izango zirenen jatorria: Egiptoko III. dinastiaren aurrekoak dira Goi Egiptoko 16 nomo eta Behe Egiptoko beste 10.

Kairotik gertu dagoen Abu Roasheko hilobi batean aurkitutako bolizko etxetxoa, Den faraoiaren garaikoa (tinistar aroa). Louvre museoa.

Egiptoko I. dinastiako faraoien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena Iruzkinak Erregealdia
Narmer Menes ere deitua, Antzinako Egiptoko lehen faraoitzat eta I. dinastiako sortzailetzat hartzen da. K.a. 3050-K.a. 3007
Aha Medikuntzaren artea praktikatu eta Nubia eta Libian borrokatu zuen K.a. 3007-K.a. 2975
Neithotep Aharen balizko emaztea eta bere seme Dyerren erregeordea
Dyer Libanorekin komertziatu zuen, Sekhaten lurraldea, Sinairen eta Kanaanen zati bat konkistatu zituen, Buto eta Depen borrokatu zuen Egipto bateratuz K.a. 2974-K.a. 2927
Meritneit Dyerren emaztea eta bere seme Dyeten erregeordea
Dyet Egiptotik kanpora espedizioak egin zituen, gosete handi batek hondatu zuen Egipto K.a. 2927-K.a. 2914
Den Sinain borrokatu zuen, herrialdearen padroi orokor bat egin zen K.a. 2914-K.a. 2867
Adyib Usurpatzailetzat hartua izan zen, garai nahaspilatsua izan zen. K.a. 2867-K.a. 2861
Semerkhet Usurpatzailetzat hartua, bere garaian mirari ugari gertatu ziren K.a. 2861-K.a. 2857
Qaa Bere Saqqarako hil multzoa, Egiptoko historian, hil tenplua duen lehena da. K.a. 2853-K.a. 2828

Faraoien biografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Narmer, Menes Tisekoa Manetonen arabera, Egiptoren bateratzailea eta Egiptoko I. dinastiako lehen faraoia izan zen. I. dinastia zein II.a, tinistar deituak dira, dinastia hauetako faraoiak, jatorriz Tinis hirikoak baitziren, Goi Egipton. Narmerren erregealdia, zehaztasun handirik gabe, K.a. 3100ean data daiteke. Ondorengo egiptoar tradizioak, faraoi honi, Menfis hiriaren fundazioa eta, hiri honetan, Ptah jainkoaren tenplua eraiki izana ematen dio. Ehizaldi batean jasan zituen zauriengatik hil zen.
  • Dyer da hirugarrena, Aharen oinordekoa. Sinain eta Nubian borrokatu zuen, Niloren bigarren urjauziraino iritsiz, ondoren Buheneko gotorlekua izango zenetik gertu aurkitutako grabatu batek adierazten duen bezala. Litekeena da libiarren aurkako kanpaina bat zuzendu izana. Bere ezkontidea Merytneit izan zen, honi buruz, bere hilobia ezagutzen delarik. Dyerren hilobia, Abidosen aurkitu zen, hirurehun morroi baino gehiagorekin batera lurperatua, ustez, erailak, beste bizitzan ere zerbitza zezaten.
  • Meritneit, Dyerren ezkontidea eta emaztea da laugarrena, tronura, Dyer hil ondoren iritsi zena. Litekeena da Egiptoko lehen emakumezko gobernaria izatea, Dyetekin batera elkargobernaria izanez. Garai honetako erregeen artean ohikoa zen bezala, hilobi bat eta zenotafio bat izan zituen, Abidosen eta Saqqaran. Biak, errege mailakoak dira bere tamaina eta egituragatik. Egiptologo batzuk adierazi dutenaren arabera, Dyet edo Den faraoiekin elkargobernaria izan zen erregina bat izan liteke (Edwars), Den faraoia oraindik adin txikikoa zen bitartean. Izenak, "Neiten maitea" esan nahi du, Neit, Behe Egiptoko jainkosa bat zelarik, Egiptok, hamarkada gutxi batzuetan, bere bi lurralde nagusien artean lortu zuen elkartze maila erakusten duena.
  • Den (edo Udimu), datu gehien dauden faraoia da. Bere Nebty izena (titulaturetako bat zena), Semti izan zen, eta Heseptirekin identifikatu da Abidoseko Errege Zerrendan eta Usaphaidosekin Manetonen kroniketan. Errege honek, Sinairako kanpaina ugari antolatu zituen, beduino nomadek jada esplotatzen zituzten malakita meatzeak defendatzeko. Bere erregealdian, Heb Sed izeneko jaia ospatu zen, honek, gutxienez hogeitamar urteko erregealdia izan zuela pentsarazten duelarik, oso kontuan hartu beharreko adina, garai arteko bizi itxaropena kontutan hartuz gero. Datu honek, errege, oso gazterik bihurtu zela pentsarazten du, eta bere amak erregeorde bezala gobernatu zuela dioen hipotesia sendotzen du. Bere errgegealdian, abere errolda bat egin zen. Erregeak, hipopotamo bat ehizatu zuen, eta Herishef lakua bisitatu zuen Herakleopolisen. Bere erregealdian, Hemaka izeneko goi funtzionario bat agertzen da, honen funtzioak, aurreko garaietako bisir edo chatyen antzerakoak zirenak. Abidoseko hilobia, nahiko txikia da, eta, inguruan, mirabeen beste 130 hilobi ditu. Iparraldeko hilobia, sekula ez da sakon ikertu, eta Hemakari zein faraoiari berari ematen zaio.
  • Adyib, Merbapen deitua Abidoseko Errege Zerrendan eta Miebidos Manetonek, Saqqarako Errege Zerrendan agertzen den lehen erregea da, bere izena, bere ondorengoak partzialki ezabatu zuen arren, honek, gatazka dinastikoen garai bat zela iradokitzen duelarik. Datu hau, dirudienez, Abidoseko bere hilobiaren tamaina txikiak berresten du. Saqqarako hilobiak, arkitektura elementu eboluzionatuagoak ditu, eraikuntza tekniken aurrerapena isladatuz.
  • Semerkhet, Adyiben oinordekoa, ez da oso ezaguna. Heb Sed bat ospatu zuen. Bere hilobia, Abidosen dago, baina ez da Saqqarako bere zenotafioa aurkitu.
  • Qaa, dinastia honetako azken faraoia izan zen, Kebeh deitua Abidoseko Errege Zerrendan, Bienekes Manetonentzat, faraoi honi buruz gutxi ezagutzen delarik. Bere hilobia Abidosen dago, eta, bere zenotafioa, Saqqaran.

Faraoien zibilizazioaren pizketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
I. dinastian dataturiko kobrezko aitzurra. British Museum

Kultura konplexu baten lehen zantzuak, Nilo ibaian zehar eta ibai honen deltan hiri txikien agerpenarekin agertzen hasten dira.

Harreman kultural, komertzial edo dominaziokoak errazteko:

  • Hieroglifo idazkera garatzen hasten da.
    • Lehen anatomia tratatua idazten da, Manetonek, tratatu honen egiletza, Atotis edo Aha faraoiari ematen diolarik.
    • Errege Zerrendak erregistratzen hasten da.
  • Ezagutzen den lehen Heb Seda ospatzen da.
  • Lurperaketa erritualak antolatzen dituzte Abidos eta Saqqarako errege nekropolietan
  • Arkitekturaren garapen handia dago, adobez egina, Hierakonpolis, Abidos eta Saqqaran

Estatu ekonomia Antzinako Egipton

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Antzinako Egipton, lurra, errege-jainko haragituaren jabetzakoa da, orotara, ekoizpen unitatetzat hartua, berau lantzen duen pertsonalarekin, eraikinekin, tresnekin eta abereekin batera. Ekoizpen unitate hauek, arlo zentralizatuen barnean administratzen dira, hutak (gotorlekuak), edo hiriak (niut), zuzenean administrazio zentralaren mende egon daitezkeenak edo instituzioei eman daitezkeenak (tenpluak, errege hil instituzioak), edo baita funtzionarioei ere, Estatuaren zerbitzura betetako karguen ordain bezala.
  • Jabetza pribatua, hasiera batean behintzat, ez da existitzen, baina, karguan oinordetzaren bidez, eta, batez ere, hil hornikuntzen bidez, ez dago zalantzarik laster asko, familia handiek arlo garrantzitsuak monopolizatu zituztela. Hauek, administrazioaren begiradapean geratzen dira, igortze kasuan, eta pertsonalak izaten jarraitzen dute, erabat higiezinak diren ondasunen kasuan gertatzen ez dena (egoitza salmenta kontratuak).
  • Nekazaritza ekonomia, K.a. III. milurtekotik aurrera agertzen da. Nekazaritza bere mende dagoen instituzioak adostutako kuota sistema batekin funtzionatzen du, soberakina eros daitekeelarik, eta, orduan, kontsumorako eta elkartrukerako balio dezakeelarik. Sistema honek, abeltzaintza, artisautza eta arrantzarentzako ere funtzionatzen du. Artisautzaren kasuan, funtzionarioentzat eta instituzio ezberdinen artean bezala, Estatuak, berbanatze soldatak aplikatzen ditu.
  • Faraoien Egiptok txanpona sekula ezagutu ez badu, laster, prezioak, txanpon patroi baten arabera balioztatu ahal izan ziren (kobrea, zilarra, urrea).
  • Haranaren emankortasunak, aberastasunak eta K.a. III. milurtekoaren hasieran garatutako ekoizpenen dibertsitateak, sistema honekin, iraute ekonomia bat eta berbanatze zehatz bat eratzea ahalbidetu zuen, non eskasiak eta goseak, oso ez ohikoak izaten jarraitzen duten.
  • Kanpo elkartruke guztiak, Estatuaren monopolioa dira. Lehengaien hornikuntza (harribitxiak, kobrea, urrea, zura), meatokietan, (Sinai, Arabiar mendiak, Nubia) denbora baterako esplotazio espedizioen bidez egiten da, edo urrunagoko tokietara (Ekialde Hurbila eta Ertaina) eginiko merkataritza espedizioen bidez. K.a. III. milurtearen hasierako hilobietan, bereziki I. dinastiaren lehen zatian, siriar-palestinar zeramikaren ugaritasunak (Antzinako Brontze Aroa II), kontaktuen intentsitatea frogatzen du. Nazioarteko elkartruke hauentzat, egiptoar urreak, ziuraski, funtsezko papera izan zuen.
Abidoseko Errege Zerrenda. 1.etik 8.erarteko kartutxoak

Erreferentziak Errege Zerrendetan eta datu arkeologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dreyerrek, Abidoseko Umm el-Qaabeko errege hilerrian (1985-95), honako hauen izenak zituzten zigilu markak aurkitu zituen:

  • (Narmer, Aha, Dyer, Uadye, Den, Adyib, Semerkhet eta Qaa) eta
  • (Narmer, Aha, Dyer, Uadye, Den eta Merytneit), ordena horretan, dinastia honen oinordekotza ordena berretsiz.
Horusen izena Abidoseko Errege Zerrenda Saqqarako Errege Zerrenda Palermoko Harria Turineko Errege Kanona Sexto Julio Afrikano
Eusebio Zesareakoa
Umm el-Qaabeko Zigiluak, Abidos K.a. urtea
(± 100)
Narmer Meni Meni Menes de Tis
Menes de Tis
Narmer 3050 - 3007
Aha Teti Aha Atotis
Atotis
Aha 3007 - 2975
(Neithotep) (Erregeordea)
Dyer Iti Itit It(i) Kenkenes
Kenkenes
Dyer 2974 - 2927
Meritneit (Erregeordea)
Dyet Ita Ita Uenefes
Uenefes
Dyet 2927 - 2914
Den Semti Semti Usafaidos
Usafais
Den 2914 - 2867
Adyib Merbiape Merbiape Miebidos
Niebais
Adyib 2867 - 2861
Semerkhet Semsem Semsem Semempses
Semempses
Semerkhet 2861 - 2857
Qaa Kebeh Kebeh Kebeh Bienekes
Ubientes
Qaa 2853 - 2828

I. Dinastiaren kronologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:

Lehen faraoia:

Azken faraoia:

Hipotesiak Egiptoko lehen faraoiaren nortasunari buruz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehiengoaren iritziz, lehen faraoia eta Egipto bateratu zuena, Horus Narmer izan zela da (ondoren Meni deitua Abidoseko Errege Zerrendan eta Turineko Errege Kanonean, Menes Manetonek eta Men edo Min Herodotok). Hipotesi hau, H. Frankfort, Emery eta Gredseloff bezalako espezialistek defendatzen dute.

Beste hipotesi bat, lehena, Menes izango litzatekeela da, ondoren Horus Aha deitua. Hau, H. Mullerrek defendatzen du, Abidoseko Taulatxoak interpretatuz.

Beste teoria batek, bata bestearen atzean, Narmer, Menes, Aha eta Dyerrek gobernatu zutela dio. Drioton eta Vandierrek defendatzen dute.

Beste hipotesi batek, lehen faraoia Aha izan zela dio. Von Beckerath eta Schneiderrek defendatzen dute, herrialdearen bateratzailetzat hartuz.

Egipto nola bateratu zen dioten hipotesiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoar estatuaren eraketa, eztabaidagai da. Emaitza bezala egiptoar estatua bateratzea eman zuten faktore, arrazoi eta prozesu ezberdinak azaltzen saiatzen diren zenbait teoria daude:

Jatorri baketsu bat defendatzen dutenak, merkataritza harremanetan oinarrituak: Trigger, Wildung eta Köhler

Gerra, inbasioa eta beste gatazka batzuen bidez: Kaiser, Helck eta von der Way

Elkarren artean elkarreragiten duten zenbait faktoreren uztarketa: Hoffman, Kemp eta Bard


Aurrekoa
Egiptoko aro protodinastikoa
Egiptoko I. dinastia
Egiptoko Antzinako Inperioa
Ondorengoa
Egiptoko II. dinastia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]