Edukira joan

Sagu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau animaliari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sagu (argipena)».

Sagu izenarekin hainbat ugaztun karraskari izendatzen dira, Muridae familiakoak. Gehienak Mus eta Apodemos generoaren barrukoak dira, baina badira ere Micromys, Akodon, chibchanomys, Oligoryzomys, Oryzomys, Peromyscus eta Caenolestes martsupiala bezalako generoak, non sagu izena erabiltzen den.

Microcebus lemur familiako generoari ere lemur-sagu izendatzen zaio.

18 cm inguru luze izaten da, isatsaren 9ak barne. Ile sarri leuna du, kolorez bizkarrean gris iluna eta sabelaldean gris argia. Ezkata txikiez eta ile labur tentez estalia izaten du isatsa. Oso animalia ugalkorra da; 20-24 eguneko ernarialdia izaten du, eta 4, 6 edo 8 ume izan ditzake aldiko. Zernahi jaten eta karraskatzen du, eta galera handiak egiten ditu dabilen lekuan. Gizona heldu den leku guztietan bizi da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sagu Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]