Muridae
Muridae | |
---|---|
Miozeno Goiztiar-Gaur egun Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Superfamilia | Muroidea |
Familia | Muridae Illiger, 1811
|
Azpibanaketa | |
Muridae (muridoak) karraskarien ordenako familia bat da, ugaztunetan ugariena. 700 espezie inguru ditu, Eurasia, Afrika eta Australian bizi direnak. Familia honetan sartzen dira arratoiak, saguak, gerbilak eta kidekoak. Izena latinezko mus (genitiboa muris) izenetik dator, eta "sagua" esan nahi du.
Zenbaitetan, Muridae familia-izena Muroidea superfamiliaren sinonimotzat erabiltzen da, baina, berez, azpiko maila taxonomiko bati dagokio.
Azpifamiliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muridoak bost azpifamiliatan sailkatzen dira; gutxi gorabehera 150 genero eta 710 espezie ditu. Hauek dira azpifamiliak:
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muridoak ugaztun txikiak dira, 10 cm ingurukoak isatsa kontuan hartu gabe. Gorputza luzanga izaten dute, eta isatsa luzea. Gehienak marroixkak dira, baina badira beltzak, grisak eta marra zuridunak ere.
Entzumena eta usaimena oso garatuak dituzte, eta era askotako habitatetan bizi dira: basoak, belardiak eta mendikateak. Espezie batzuk, hala nola gerbilak, basamortuko kondizio berezietarako moldatuta daude, eta luze bizi daitezke ia batere urik hartu gabe. Herbiboroak edo omniboroak dira. Maiztasun handiarekin ugaltzen dira; espezie askok kume ugari izaten dituzte urtean zenbait aldiz. Jaioberriak, gehienetan, itsuak dira, ez dute ilerik eta ez dira gauza bakarrik bizitzeko.