Edukira joan

Rut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rut
Datu biografikoak
JaiotzaMoab, K.a. XIV. mendea
HeriotzaKanaan, K.a. XIII. mendea
HerrialdeaMoab
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Booz
Mahlon
Seme-alabak
Anai-arrebak
Senideak

Rut[1] bere izeneko liburuan (Ruten Liburuan) agertzen den pertsonaia bibliko bat da. Bere izenak, laguna edo emaztea esan nahi du.

Mahlon berarekin ezkondu zen haren aita Elimelek hil ondoren. Mahlon, bere ama Noemi eta bere anaia Kilion Moaben bizi ziren. Gosete batek, familia, Judako Betleem uztera behartu zuen, euren jaioterria zena. Kilion, Ruten koinatua, Orparekin ezkondu zen, beste moabitar bat. Denborarekin, bi anaiak hil egin ziren, eta Rut eta Orpa alargun eta seme-alabarik izan gabe geratu ziren. Yahvehk Israelenganako bere mesedea agerrarazi zuela jakin zuenean, Noemik Judarako itzulerako bidaia abiatu zuen, bere bi errainekin batera. (Rut 1:1-7 4:9, 10)

Rut moabitarra zen, baina miseriatik ihes eginez erbesteratzen den israeldar batekin ezkondua.

Noemiren erraina da, jada alargun, biak daude miserian. Elkarrekin itzultzen dira Kanaanera. Rut, nekazariek uzta bildu ondoren botatzen dutenaren artean bilatzen du, eta Boozen zelaian amaitzen du, Betleemen. Bere amaginarrebak konbentziturik, Rut Boozen oinetan etzaten da eta honek, emaztetzat hartzen du eta Noemiren senarra izan zen Elimeleki buruzko guztia biltzen du.

Jesusen genealogian aipatzen da, Lukasen Ebanjelioaren arabera.

Erdi Aroan, Rut, Elizaren aurreirudikapen bezala ikusi zen, eta Booz, Jesusena bezala, eta, bien arteko elkartasuna, Jesus eta Elizaren arteko elkartasuna bezala.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 177. Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2014-06-27), 9 or. (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]