Edukira joan

Moab

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskualdea k. a. 830 inguru. Moab purpuraz

Moab[1] (hebreeraz: מוֹאָב, estandar Moʾav tiberiera Môʾāḇ; greziera Μωάβ ; arabieraz مؤاب; asirieraz Mu'aba, Ma'ba, Ma'ab; egiptoeraz Mu'ab), gaur egungo Jordanian, Itsaso Hilaren ekialdeko ertzean kokatutako lurralde menditsu baten izen historikoa da. Antzinaroan, moabiten erresumaren egoitza izan zen, euren mendebaldeko israeldar bizilagunekin sarri gatazketan sartua zegoen herri bat.

Moabitak, herri historiko bat izan ziren, euren existentzia, aurkikuntza arkeologiko ugarik frogatzen dutelarik, nabarmenki, Meshako hilarriak, moabitek, Israelgo Omri erregearen izen ezagunik gabeko seme baten aurka lortutako garaipena deskribatzen duena. Bere hiriburua Dibon izan zen, egungo Dhiban hiri jordaniarretik gertu zegoena.

Arlo literario edo mitologikoan, Moab (Moabiten fundatzailea izan zen aitalehena), Lotek, bere alabekin, hauek, senargairik aurkitzen ez zutenez, eta giza arraza ugaltzeko, euren aitarekin harremanak izateko beharra zutela usteta, euren aita mozkortu zutenean, izandako intzestuzko harremanaren fruitu izan zen lehen semea zen, bere anaia txikia Ammon izan zelarik.

Hitzaren etimologia, ez da batere ziurra. Edonola ere, bere jentilizioa moabtar da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]