Edukira joan

Pirra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pirra
Deucalion and Pyrrha (en) Itzuli
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaEpimeteo
AmaPandora
Ezkontidea(k)Deukalion
Bikotekidea(k)Zeus
Seme-alabakHelen, Anfiktion, Amphictyon (en) Itzuli, Pandora (en) Itzuli, Thyia (en) Itzuli, Melantho daughter of Deucalion (en) Itzuli, Protogenia, Orestheus (en) Itzuli, Haemone (en) Itzuli eta Candybus (en) Itzuli

Pirra[1] (antzinako grezieraz Πύρρα edo Πύῤῥα), greziar mitologian, Epimeteoren eta Pandoraren alaba eta Deukalionen, Prometeoren semearen, emaztea zen.

Zeusek Urrezko Aroa euri jasa handiarekin amaitzea erabaki zuenean, Deukalion eta Pirra izan ziren salbatu ziren bakarrak. Prometeok, Deukalion bere semeari, ontzi handi bat eraikitzeko esan zion. Eta, honela, biziraun zuten.

Euri jasa amaitu zenean, eta bikotea lur finkora itzuli zenean, Deukalionek Temisen orakulu bati lurra nola birpopulatu zezakeen galdetu zion. Eta orakuluak, bere amaren hezurrak sorbalda gainetik botatzeko esan zion Deukalioni. Bikoteak, "euren ama" Gea zela ulertu zuten, izaki bizidun guztien ama, eta "hezurrak" harkaitzak zirela. Honela, beraz, biek ala biek, harriak bota zituzten euren sorbalden gainetik, eta harri hauek pertsona bihurtu ziren: Pirrak bota zituenak, emakume bihurtu ziren, eta Deukalionek botatakoak, gizonak.

Deukalionek eta Pirrak, Helen izeneko seme bat behintzat izan zuten. Eta, beharbada, baita beste bat ere, Anfiktion izenekoa.

Pirra Iliadako pertsonai bat ere bada. Likomedes erregearen gortean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]