Pietro Badoglio
Itxura
Pietro Badoglio (Grazzano Monferrato, Italiako Erresuma, 1871ko irailaren 28a - Grazzano Badoglio, Italia, 1956ko azaroaren 1a) italiar militar eta politikaria izan zen. Estatu Nagusiko buruzagia (1919-1921; 1925-1928) eta Libiako gobernaria (1928-1933), italiar gudarosteen jeneral nagusi izan zen Etiopiako gerran (1935-1936), eta herri hartako erregeorde izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerran, Mussoliniren aurka agertu zen eta, hura kargugabetu ondoan, gobernuburu izendatu zuten, aliatuekin negoziatu eta Alemaniari gerra deklaratu zion. 1944an utzi zuen politika.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pietro Badoglio |