Amintore Fanfani
Itxura
Amintore Fanfani (Pieve Santo Stefano, 1908ko otsailaren 6a - Erroma, 1999ko azaroaren 20a) italiar politikaria izan zen. Kristau Demokraziaren idazkaria izan zen 1954-1959 urteetan, eta lehen ministro izan zen birritan (1958-59 eta 1960-63), bere alderdia hauteskundeetan nagusitu ondoren. Aldo Morok atzerri-ministro izendatu zuen (1965-68). Senatuko lehendakari zela, kargua utzi egin zuen, alderdi demokrata-kristauko idazkaritza berriro hartzeko. 1976an berriro izendatu zuten Senatuko lehendakari, 1982an lehen ministro, eta 1987an Barne Arazoetako ministro.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amintore Fanfani |