Edukira joan

Paisaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Landa-paisaia (Aldude inguruko ikuspegia)
Hiri-ikuspegia (Bilbo)

Paisaia, ikuspegi edo inguraldea biztanleria jakin batek sumatutako lurralde zatia da, izaera izadiak eta gizakiak eta hauen arteko harremanak sortua. Eguratsaren eta litosferaren arteko lurralde gizatiartua da, gizadiak flora eta fauna erabiltzearen ondorio den ekoizpena, eta klimak eta geologiak baldintzatua. Oro har, lurralde-antolaketa sortzen duen giza ekoizpen honek landa-paisaia eta hiri-paisaia ditu ezberdintasun eremu nagusi.

Ikuspegia interpretazio sorburu da, beraz, eta alor ugaritan aztertzen da: ikuspegiaren historian eta teorian, soziologian, erti plastikoetan, irudi-teknikan eta gizarte-jakintzetan.

  • Paisaia artea: edozein erti-alorrean paisaia lanabestzat hartzean datza (adib. paisaia-margolaritza).
  • Paisaia arkitektura: edozein ikuspegi proiektatzean, marraztean eta kudeatzean datza. Horrela: paisaia-marrazkigintza, paisaia-ingeniaritza, paisaia-proiektugintza, paisaia-lorezaintza, paisaia-ekologia, paisaia-biologia, paisaia-arkitektoa, paisaiagile.

Paisaia-motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraren gainazalean bereizten diren formetako bakoitzari paisaia deritzo. Ezaugarri nagusienak hauek dira: geologikoak, biologikoak, klimatikoak eta antropikoak.

  • Ezaugarri geologikoak: Erliebea nolakoa den adierazten digu eta nolako inguruak diren.
  • Ezaugarri biologikoak: Zer-nolako landaredia eta animaliak bizi diren adierazten digu.
  • Ezaugarri klimatikoak: Horretan tenperatura eta prezipitazioak adierazten digu.
  • Ezaugarri antropikoak: Pertsonen eragina adierazten digu.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]