Suitzako Hiztegi Historikoa
Suitzako Hiztegi Historikoa | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1988 |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | Historische Lexikon der Schweiz, Dictionnaire historique de la Suisse eta Dizionario storico della Svizzera |
Ekoizpen lekua | Berna |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | erreferentzia-lana |
Hizkuntza | alemana, frantsesa eta italiera |
Kokapena | |
Lekua | Building (en) |
hls-dhs-dss.ch |
Suitzako Hiztegi Historikoa (alemanez: Historisches Lexikon der Schweiz) (frantsesez: Dictionnaire historique de la Suisse) (italieraz: Dizionario storico della Svizzera) (erretorromanieraz: Lexicon Istoric Retic) Suitzako historiaren entziklopedia bat da; ikerketa modernoen emaitzak publiko zabalari helaraztea du helburu.
Entziklopedia fundazio batek argitaratzen du, Suitzako Humanitate eta Gizarte Zientzien Akademiaren (SAGW/ASSH) eta Suitzako Gizarte Historikoaren (SGG-SHH) babespean. Ikerketako beka nazionalek finantzatzen dute. Bulego nagusian 30 langile izateaz gain, egileen artean 300 kontseilari akademiko, 2.500 historialari eta 100 itzultzaile daude.
Paperezko edizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entziklopedia aldi berean argitaratzen ari da Suitzako hiru hizkuntza ofizialetan: alemana (Historisches Lexikon der Schweiz - HLS), frantsesa (Dictionnaire Historique de la Suisse - DHS) eta italiera (Dizionario Storico della Svizzera - DSS). Lehenengo 12 liburukiak 2002an argitaratu ziren. Urtero liburuki berri bat editatzeko asmoa dago. Liburuki sinple bat ere argitaratu da, erromantxezko artikuluen aukeraketa batekin (Lexicon Istoric Retic - LIR).
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]40.000 sarrerak ditu dagoeneko, honela multzokatuta:
- Biografiak
- Familiei buruzko artikuluak
- Tokiei buruzko artikuluak (udalerriak, kantoiak, beste herrialde batzuk, gotorlekuak, interes arkeologikoko kokalekuak)
- Artikulu subjektiboak (fenomeno eta termino historikoak, erakundeak, gertaerak)
Sarean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Online edizioa 1998tik dago eskuragarri. Inprimatutako edizioko artikulu guztiak doan eskura daitezke webgunean, baina ez ilustrazioak.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Historisches Lexikon der Schweiz (HLS), Schwabe AG, Basel, ISBN 3-7965-1900-8 (2002-)
- Dictionnaire historique de la Suisse (DHS), Editions Gilles Attinger, Hauterive, ISBN 2-88256-133-4 (2002-)
- Dizionario storico della Svizzera (DSS), Armando Dadò editore, Locarno, ISBN 88-8281-100-X (2002-)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez)(Frantsesez)(Italieraz):DHS/HLS/DSS Web bidezko edizioa hiru hizkuntzetan.
- Lexicon Istoric Retic (LIR) Erromantxez edizioa.