Pablo Arozena
Pablo Arozena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arraioz, 1896ko otsailaren 25a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1964ko urtarrilaren 31 (67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | fraidea, misiolaria eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Anaia Txiki Kaputxinoen Ordena |
Pablo Arozena Urrutia, erlijio-izena Arraiozko Artzaia (Arraioz, Baztan, 1896ko otsailaren 25a - Iruñea, 1964ko urtarrilaren 31), Nafarroa Garaiko kaputxino, misiolari eta euskal idazlea izan zen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pablo Arozena Arraiozen jaio zen 1896ko otsailaren 25ean. 1914an Kaputxinoen Ordenan sartu zen, Arraiozko Artzaia izen berria hartuz. Iruñean 1922an apeztu ostean, denbora laburra eman zuen Euskal Herrian, 1931-1963 urte bitarte luzean Guam uhartean eta Manilan ibili baitzen misiolari. Euskal Herrira itzuli eta gutxira zendu zen, 1964ko urtarrilaren 31n, Iruñean.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko lanak Irugarrengo Prantziskotarran eta Zeruko Argian hasi zen argitaratzen, 1922an, hitz lauz eta bertsoz, eta Begi-beltx ezizenez sinaturik. Ezagunagoa da, ordea, hiztegigintzan egin zuen lanarengatik. Euskararen Adiskideek Iruñean 1926an antolatu zuten lehiaketaren gaien artean Azkueren hiztegian ez dauden hitzen zerrenda osatzeko proposatzen zuena bazegoen. Ohi zenaren kontrara, gai horren inguruan bost lan aurkeztu ziren, eta haietariko hoberena Arozenak aurkeztu zuena izan zen.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Castells, Carmen. Arocena Urrutia, Pablo. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2020, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ a b Bidador, Joxemiel. Baztango euskal idazleen berri laburra (V). Euskaldunon Egunkaria, 2000ko otsailak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pablo Arozenaren olerkiak, bertso eta olerkien hemeroteka, urkiza.armiarma.eus
- Bidador, Joxemiel Baztango euskal idazleen berri laburra, Euskaldunon Egunkaria, 2000-1-21; 2000-1-28; 2000-2-4; 2000-2-11; 2000-2-18; 2000-2-25, zubitegia.armiarma.eus