Ordoki abisal
Ordoki abisalak arro ozeanikoaren hondoko sakoneko ordoki edo malda leuneko tokiak dira. Lurreko tokirik lau eta leun eta gutxien esploratuen artean daude. Ordoki abisalak, gutxi gora-behera, ozeano hondoaren %40a suposatzen dute eta 2.200 eta 5.500 metro arteko sakoneran daude. Ezponda kontinentalaren oina eta dortsal ozeaniko edo fosa baten artean geratzen dira.
Planetako sedimentazio gune nagusiak dira, sedimentu geruzen azpian, gainazal ozeanikoa dago magnesio silikatoz osatuak, basalto erako arrokak eratzen dituztenak. Arroka hauek, euren jatorria, dortsal ozeanikoetan dute, bertatik gainazalerantz igotzen den magmaren solidotzeagatik, eta subdukzio guneetan deusezten dira, kontinenteen ondoan, non, berriz magman sartzen diren.
Ordoki abisaletako erliebearen elementu nabarmengarri urrien artean, honako hauek daude.
- Sumendi muinoa: urpeko muinoa, sumendi erupzioetatik datozen materialen metaketagatik eratutakoa.
- Sumendi uhartea: sumendi muinoa, bere neurriengatik, itsasoaren mailatik gora irteten dena uharte bat eratuz.
- Guiota: urpeko taula egitura, bere jatorria batere argi ez dagoena; uste denez, itsasoaren mailatik gora irten ondoren higatuak izan ziren sumendi uharteak izan daitezke, honela, bere tontorra laua geratuz, eta berriz urperatu ziren itsas hondoan.
Ordoki abisalera ez da eguzkiaren argia iristen. Honegatik, ia ez dago bizirik, eta, dagoena bakterio kimiosintetikoz osatua dago (fotosintesia egiten ez dutena, baizik eta antzeko prozesu bat, sumendi guneetako lur azpitik datozen produktu gaseosoek eragindakoa), baita animalia ornogabe batzuetaz (zizareak adibidez) eta ornodun batzuk (arrain batzuk). Arrain abisalek, aho handiak dituzte, eta, argi falta dela eta, ehiza egin beharrean, tranpak prestatzen dituzte euren harrapakinentzako; horretarako, batzuk biolumineszentziaz baliatzen dira, eta eurengana hurbiltzen diren harrapakinen arreta erakartzen duten argi eranskinak dituzte; une horretan, aipaturiko aho handiaz harrapatzen dituzte.