Edukira joan

Nishizō Tsukahara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nishizō Tsukahara

Bizitza
JaiotzaFukui1887ko apirilaren 3a
Herrialdea Japonia
 Japoniar Inperioa  1947)
HeriotzaFuchū1966ko urtarrilaren 10a (78 urte)
Hobiratze lekuaTamako hilerria
Hezkuntza
HeziketaNaval War College (en) Itzuli
Imperial Japanese Naval Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraJaponiar Itsas Armada Inperiala
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Nishizō Tsukahara (japonieraz: 塚原 二四三?, Fukui prefektura, Japonia, 1887ko apirilaren 3aTokio, Japonia, 1966ko urtarrilaren 10a) Japoniako Itsas Armada Inperialeko almirante bat izan zen, Bigarren Mundu Gerran.

Tsukahara Fukui Prefekturan jaio zen, baina ofizialki Kofu hirian bizi zen, Yamanashi Prefektura, eta bertan hezi zuten. Itsas Armada Inperialeko Akademiako 1908ko 36. promozioan graduatu zen. 119 kadeteetan, 20. izan zen eta omen handiko Chuichi Nagumo almirantea ikaskide izan zuen. Itsas armadako ofizialgai ibili zen Soya Gurutze-ontzi eta Iwaten eta Okinoshima Gerraontzian. 1910ean, alferez izendatu eta gero, Shikishimara bidali zuten, eta gerora Yudaichira.

Ondoren, Yamashiro Gerraontzian eta Aso Gurutze-ontzian ontziratu zen. 1914an, teniente mailara igo zutenean, Umikaze Destruktorera bidali zuten, eta patroi igorri zuten Mogamira 1916an. Gero Chitosi Gurutze-ontzian, Kanto konponketa-ontzian eta Ibuki Gurutze-ontzian ere nabigatu zuen.

1920an, Itsas Armada Inperialeko Ofizialen Eskolan graduatu zen eta komandante-teniente mailara igo zuten. Yokosuka Itsas Barrutiko ofizial kargu batzuk izan zituen, batez ere, itsas armadako abiazioan. Ameriketako Estatu Batuetara eta Europara bidali zuten 1925tik, 1926ra, eta izuli zenean, Hōshōko ofizial nagusi ibili zen.

1929ko azaroaren 29an, Tsukuharari kapitain maila eman zioten eta Ōi Gurutze-ontziko agintea eman zioten. 1933ko urriaren 20an, berriz, Akagi Hegazkin-ontziarena eman zioten.

Tsukahara kontra-almirante mailara igo zuten 1935ko azaroaren 15ean. Borroka talde batzuk agindu zituen eta 1939ko azaroaren 15ean almiranteorde mailara goratu zuten. 1940ko apirilean, Chinkai Barrutiko Guardiako komandante izendatu zuten eta 1941eko irailaren 10etik, 1942ko urriaren 1era, 11. aireko flotako komandante nagusia izan zen.

Formosatik at zegoen 11. aireko flotak Filipinetako inbasioan parte hartu zuen. Geroago, Ginea Berriko eta Salomon uharteetako operazioan borrokatu zen, Rabaul, Britainia Berritik eta beste toki batzuetatik. 1942ko abuztuaren 8an, aliatuak Guadalcanalen eta Tulagin lehorreratu eta gero, Tsukahara Rabaulera mugitu zen. Horrela, Guadalcanal eskualdeko erasoak hobeto agindu ahal izango zituen. Rabaulen, Tsukaharari Ginea Berriko eta Salomon uharteetako itsas indar guztien eta 11. aireko flotako agintea eman zioten; hau da, Hego-ekialdeko Eremuko Agintaritza.

Gaixotu egin zen eta Jinichi Kusaka izan zen haren ordezkoa. Osatu zenean, Itsas Armadaren Aireko Agintaritzaren Zuzendari izendatu zuten 1942ko abenduaren 1etik, 1944ko irailaren 15era. Beraz, 1945eko maiatzaren 1era arte, Yokosukako Itsas Barrutiko komandante nagusi bilakatu zen. 1945eko maiatzaren 15ean, almirante izendatu zuten. 1966an hil egin zen. Haren hilobia Tokyoko Tama Reien hilerrian dago.