Nellie Bly
Nellie Bly | |
---|---|
(1890(e)ko hamarkada) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elizabeth Jane Cochran |
Jaiotza | Burrell Township (en) , 1864ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | New York Roosevelt Island |
Heriotza | New York, 1922ko urtarrilaren 27a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Woodlawn Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Robert Seaman (en) (1895 - 1904) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, eleberrigilea, bidaiaria, asmatzailea, sufragista eta ekintzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Nellie Bly |
Elizabeth Cochran Seaman (Cochran's Mills, Pennsylvania, AEB, 1864ko maiatzaren 5a - New York, New York, AEB, 1922ko urtarrilaren 27a), Nellie Bly izenez ezagunagoa, estatubatuar kazetaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1890ean, Nellie Bly kazetari estatubatuarrak Jules Verneren Phileas Fogg pertsonaia ezaguna emulatu nahi izan zuen, munduari 80 egunean bira osoa eginez. Fikziozko balentria hobetu egin zuen: 1890eko urtarrilaren 25ean itzuli zen New Yorkera, eta Foggek baino zazpi egun gutxiago behar izan zituen planeta inguratzeko[1].
Ez zen hura izan Elizabeth Cochraneren lorpen bakarra. Besteak beste, 1887an, eritasun mental bat zuela itxuratuz, erietxe psikiatriko batean sar zezaten lortu zuen. Hamar egunean erietxeko baldintza onartezinak sufritu ondoren, New York World egunkarian salatu zuen bizi izandakoa. Kasua epaitegietara iritsi zen, eta erietxeko baldintzak hobetzea erabaki zutenean kazetariaren gomendioak aintzat hartu zituzten[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Irazustabarrena, Nagore. (2015-02-08). «Munduari bira 72 egunean» Argia CC-BY-SA lizentzia.
- 1864ko jaiotzak
- 1922ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako kazetariak
- Izengoitiak
- Ameriketako Estatu Batuetako eleberrigileak
- Pennsylvaniarrak
- Emakume esploratzaileak
- Pneumoniak hildakoak
- Ameriketako Estatu Batuetako sufragistak
- New Yorken hildakoak
- Emakume eleberrigileak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak