Nazioen Liga
Nazioen Liga | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen ofiziala | League of Nations eta Société des Nations | |
Izen laburra | LN, SDN, SdN, VB, SDN, 國聯, 国联, 國聯, Kok-liân, SDN, SDN, ΚτΕ, ОН eta SDN | |
Mota | gobernu arteko erakundea eta nazioarteko erakundea | |
Jarduera sektorea | activities of other membership organisations n.e.c. (en) | |
Herrialdea | Suitza | |
Ideologia | Internazionalismoa | |
Eskumendekoak | ||
Agintea | ||
Lehendakaria | Eric Drummond, 16th Earl of Perth (en) , Joseph Louis Anne Avenol (en) eta Seán Lester | |
Idazkari orokorra | Eric Drummond, 16th Earl of Perth (en) , Joseph Louis Anne Avenol (en) eta Seán Lester | |
Egoitza nagusi (1920–1936) |
| |
Egoitza nagusi (1936–) | ||
Osatuta | ||
Historia | ||
Sorrera | 1919 | |
Desagerpena | 1946ko apirilaren 18a 1946ko apirilaren 20a |
Nazioen Liga (ingelesez League of Nations, frantsesez Société des Nations) nazioarteko erakunde bat izan zen, Lehen Mundu Gerraren osteko Parisko Bake Biltzarraren ondorioz sortutakoa.
Lehen Mundu Gerra irabazi zuten aliatuek sortu zuten eta bultzatzailerik handiena Estatu Batuetako Wilson lehendakaria izan zen eta egoitza Genevan, Suitzan zuen.
Desarmatzea, elkarren arteko segurtasunaren bidez gerra saihestea, negoziazioaren bidez herrialdeen arteko gorabeherak konpontzea eta elkarren aberastasuna sustatzea ziren erakundearen helburuak. Ligaren atzean zegoen diplomazia-filosofiak aurreko 100 urteko nazioarteko harremanetan aldea markatu zuen. Hala ere, Ligak ez zuen inolako indar-armaturik, eta, beraz, garaiko herrialde boteretsuen esku utzi behar izan zuen bere ebazpenak betetzeko autoritatea.
Hainbat arrakasta (eta 1920ko hamarkadaren hasierako zenbait porrot ere) izan zituen eta 30eko hamarkadako istilu nagusien aurrean porrot egin zuen Italiak Etiopian egindako inbasioan, Japoniak Txinan egindakoan eta SESBek Finlandian egindakoan.
Azkenean Ligak ezin izan zuen Ardatzaren erasorik geldiarazi, eta mundu mailako beste gerra bat, Ligak kosta ahala kosta saihestu behar zuena, piztu zen berriro. Gatazka amaitutakoan, Nazio Batuen Erakundea sortu zen Nazioen Liga ordezkatzeko, eta Ligak sortutako zenbait agentzia eta erakunde bereganatu zituen.