Edukira joan

Martin Scorsese

Wikipedia, Entziklopedia askea
Martin Scorsese

(2023)

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Isabelle Adjani - David Cronenberg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartin Charles Scorsese
JaiotzaQueens1942ko azaroaren 17a (82 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Italia
Talde etnikoaItalo-estatubatuarra
siziliar amerikarra
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaCharles Scorsese
AmaCatherine Scorsese
Ezkontidea(k)Laraine Marie Brennan  (1965 -  1971)
Julia Cameron  (1976 -  1977)
Isabella Rossellini  (1979 -  1982)
Barbara De Fina  (1985 -  1991)
Helen Schermerhorn Morris  (1999 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Cardinal Hayes High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Haig P. Manoogian (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria, film-muntatzailea, ahots-aktorea, telebista zuzendaria, errealizadorea, aktorea, idazlea, zinemaren historialaria, telebista-ekoizlea eta produktorea
Altuera160 zentimetro
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHoward Hawks
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Writers Guild of America, West (en) Itzuli
Directors Guild of America (en) Itzuli
MugimenduaNew Hollywooda
Genero artistikoafilm dramatikoa
krimenezko filma
thrillerra
ekintza-filma
gangster filma
psychological thriller film (en) Itzuli
Neo-noirra
fantasiazko filma
epic film (en) Itzuli
Film biografikoa
Westerna
misteriozko zinema
film dokumentala
Kirol-zinema
abenturazko filma
film komikoa
zinema historikoa
historical drama film (en) Itzuli
gerra-filma
Zinema beltza
comedy horror film (en) Itzuli
psychological horror film (en) Itzuli
beldurrezko zinema
crime drama film (en) Itzuli
crime thriller film (en) Itzuli
lapurreta filma
komedia dramatikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

IMDB: nm0000217 Allocine: 852 Rottentomatoes: celebrity/martin_scorsese Allmovie: p110533 108079 TV.com: people/martin-scorsese IBDB: 16103
Facebook: scorsese Instagram: martinscorsese_ Musicbrainz: 7962d3cd-83e7-46ea-8352-531a65cf2d29 Discogs: 429640 Allmusic: mn0000337680 Find a Grave: 8013 Edit the value on Wikidata

Martin Charles Scorsese (1942ko azaroaren 17a, New York) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea da.[1]

Kritika onak sarri jasota, adituek gerra ondoko zuzendari onenetakotzat jo ohi dute. Bost izendapenen ostean, 2007an Oscar saria irabazi zuen azkenean.[2] Bere ibilbidean zehar, zuzendari onenaren kategorian Oscar sarietarako bederatzi aldiz izendatu dute —kategoria horretan izendapen gehien lortu dituen eta gaur egun bizirik dagoen zuzendaria da—, eta historiako bigarrena.[3]

Bere filmetan auzi batzuk jorratu ditu, hala nola italiar nortasuna Ameriketako Estatu Batuetan, errua eta erredentzioa Eliza Katolikoan, matxismoa eta bortizkeria... [4]

Zinemagintzan 1967tik dihardu. Harenak dira historiako zenbait harribitxi, AEBetako krimen antolatuari lotutako Godfellas (1990) eta The Departed (2006) tartean, Mafiaren gaia beti izan du gogoko, eta adibidez, Charles Brandten I Heard You Paint Houses liburuan oinarrituta, 2019an hiru ordu eta erdiko The Irishman film arranditsua egin zuen.[5]

Zinemagile gisa trebatzen ari zela, New Yorkeko Unibertsitatean graduatu eta gutxira, lehen film laburrak eta Who's That Knocking at My Door (1967) film luzea egin zituen. Ondoren, kritikaren arreta erakarri zuen Mean Streets gangster-zintarekin (1973): hor hasi zen nabaritzen zuzendari gisa zuen estiloa. Hollywood Berriaren osagai gisa katapultatzea lortu zuen gero, Taxi Driver (1976) eta Raging Bull (1980) film dramatikoak zuzendu zituenean. Film horiek ospea sendotu zioten, Robert de Niroren arrakastari esker. Hamar urteko emaitza apalen ondoren, bere mailarik onenera itzuli zen Goodfellasekin (1990).[6]

Nahiz eta Goodfellas, Casino (1995) edo The Irishman (2019) gangster-filmak zuzentzeagatik ezaguna izan, Scorsesek gaitasuna frogatu du hainbait arlo desberdin lantzen.[7] Horrela, haren filmografiak New York, New York (1977) drama musikala eta The King of Comedy (1983) eta After Hours komedia beltzak hartzen ditu. Haren lana ez da eztabaidetatik kanpo egon, hala nola, The Last Temptation of Christ (1988) filmean sortutakoa, edo Kundun (1997) filmaz Txinako gobernu komunistak ireki zuena. XXI. mendean, haren lan historikoek aurrekontu handiagoa lortu zuten eta, kasu batzuetan, aurrekaririk gabeko arrakasta komertzialak ere lortu zituen.[8]

Gangs of New York (2002) drama historikoak Leonardo DiCapriorekin izandako lankidetzaren hasiera markatu zuen. DiCapriok sei film luzetan parte hartu zuen, besteak beste, The Aviator (2004) biografikoan, The Departed (2006)[9] thriller poliziakoan, Shutter Island thriller psikologikoan (2010) eta umore beltzezko The Wolf of Wall Street satiran (2013).[10][11] Gainera, Scorsese garai hartan Hugo abentura-drama (2011) eta Silence drama historikoa (2016) zuzendu zituen.

Hainbat urtetan Izendapen ugari jaso ondoren, Scorsesek Zuzendari onenaren Oscar saria irabazi zuen The Departed-en egindako lanari esker (2006). Zuzendari onenaren Oscar sarirako hamar Izendapenekin,[12] bizirik dauden zuzendarien artean kategoria horretan izendapen gehien lortu dituena da, eta historiako bigarrena. Oscar sariaz gain, beste sari ugari ere jaso ditu, besteak beste, Urrezko Globo saria, BAFTA, Primetime Emmy saria, SAGUES, Urrezko Palma, zuzendari onenaren Canneseko Zinemaldiaren saria eta Veneciako Zilarrezko Lehoia. Kultur eragin handien izan duten zuzendarietako bat bihurtu da, eta, Roger Ebert zinema-kritikariaren iritziz, «jarduneko zuzendari estatubatuar onena» da.[13] Haren filmetako batzuk inoiz izan diren onenetako gisa hautatu dituzte American Film Institutek edota Sight and Sound eta Empire aldizkariek.[14]

Fikziozko film luzeak zuzentzeaz gain bestelako lanak ere egin ditu zinemagintzan. Hasieran, muntatzaile-lanak egin zituen, Woodstock (1970)[15] dokumentalean parte hartu zuen, eta John Cassavetes-ek aukeratu zuen Minnie and Moskowitz (1971) filmean soinua editatzeko laguntzaile gisa lan egiteko.[16] Telebista-munduan, zuzendari exekutiboa izan zen eta HBO Boardwalk Empire (2016) serieetako kapitulu pilotuak zuzendu zituen. Musikazale zenez, gai horri buruzko dokumental-sorta zabala zuzendu zuen, besteak beste, The The Last Waltz (1978), musika-dokumental onenetakotzat jotzen dena.[17] Beste hauek ere zuzendu zituen: No Direction Home (2005), Shine a Light (2008), George Harrison: Living in the Material World (2011) eta Rolling Thunder Revue: A Bob Dylan Story by Martin Scorsese (2019). Era berean, 1990rean sortutako The Film Foundation erakundearen bidez, filmak zaintzeko ahaleginetan dihardu.[18][19]

Taula honetan ikus daitezke filmaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak beste hizkuntza batera itzuli bada (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera):

Urtea Filma Antzezleak Ekoizlea Hizkuntzak
1963 What's a Nice Girl Like You Doing in a Place Like This? Martin Scorsese New York University
1964 It's Not Just You Andrea Martin , Mardik Martin gaztelaniaz: It's Not Just You, Murray!
1967 The Big Shave
1968 Who's That Knocking at My Door Harvey Keitel , Harry Northup Warner Bros.
1970 Woodstock Richie Havens , Joan Baez Warner Bros. katalanez: Woodstock (pel·lícula)
1970 Street Scenes Harvey Keitel , William Kunstler
1972 Boxcar Bertha Barbara Hershey , David Carradine American International Pictures frantsesez: Bertha Boxcar
1973 Mean Streets Robert De Niro , Richard Romanus Warner Bros.
1974 Italianamerican Catherine Scorsese , Charles Scorsese
1974 Alice Doesn't Live Here Anymore Ellen Burstyn , Kris Kristofferson Warner Bros. gaztelaniaz: Alicia ya no vive aquí frantsesez: Alice n'est plus ici katalanez: Alícia ja no viu aquí galizieraz: Alicia xa non vive aquí
1976 Taxi Driver Robert De Niro , Jodie Foster Columbia Pictures
1977 New York, New York Liza Minnelli , Robert De Niro Chartoff-Winkler Productions
1978 The Last Waltz Rick Danko , Levon Helm United Artists Corporation frantsesez: La Dernière Valse
1978 American Boy: A Profile of Steven Prince Martin Scorsese , George Memmoli
1980 Raging Bull Joe Pesci , Robert De Niro United Artists Corporation gaztelaniaz: Toro salvaje katalanez: Toro salvatge galizieraz: Touro salvaxe
1982 The King of Comedy Robert De Niro , Jerry Lewis 20th Century Studios gaztelaniaz: El rey de la comedia frantsesez: La Valse des pantins
1985 After Hours Rosanna Arquette , Verna Bloom katalanez: Quina nit!
1986 The Color of Money Paul Newman , Tom Cruise Touchstone Pictures gaztelaniaz: El color del dinero frantsesez: La Couleur de l'argent katalanez: El color dels diners
1988 The Last Temptation of Christ Willem Dafoe , Harvey Keitel Cineplex Odeon Films gaztelaniaz: La última tentación de Cristo frantsesez: La Dernière Tentation du Christ
1989 New York Stories Larry David , Mae Questel Touchstone Pictures gaztelaniaz: Historias de Nueva York katalanez: Històries de Nova York
1990 Goodfellas Joe Pesci , Robert De Niro Warner Bros. gaztelaniaz: Uno de los nuestros frantsesez: Les Affranchis katalanez: Un dels nostres galizieraz: Un dos nosos
1990 Made in Milan Giorgio Armani
1991 Cape Fear Robert De Niro , Nick Nolte Amblin Entertainment frantsesez: Les Nerfs à vif katalanez: El cap de la por
1992 Scorsese X 4: Four Short Films By Martin Scorsese
1993 The Age of Innocence Daniel Day-Lewis , Michelle Pfeiffer Columbia Pictures gaztelaniaz: La edad de la inocencia frantsesez: Le Temps de l'innocence katalanez: L'edat de la innocència galizieraz: A idade da inocencia
1995 A Personal Journey with Martin Scorsese Through American Movies Martin Scorsese , Kathryn Bigelow British Film Institute gaztelaniaz: Un viaje personal con Martin Scorsese a través del cine americano frantsesez: Un voyage avec Martin Scorsese à travers le cinéma américain
1996 Casino Sharon Stone , Robert De Niro Universal Pictures
1997 Kundun Tenzin Thuthob Tsarong , Yoon C. Joyce Touchstone Pictures
1999 My Voyage to Italy Martin Scorsese frantsesez: Mon voyage en Italie katalanez: Il mio viaggio in Italia
1999 Bringing Out the Dead Nicolas Cage , John Goodman Touchstone Pictures frantsesez: À tombeau ouvert
2001 The Concert for New York City Salma Hayek , Halle Berry
2002 Gangs of New York Leonardo DiCaprio , Daniel Day-Lewis Intermedia
2003 Feel Like Going Home gaztelaniaz: Nostalgia del hogar frantsesez: Du Mali au Mississippi
2004 The Aviator Leonardo DiCaprio , Cate Blanchett Intermedia gaztelaniaz: El aviador frantsesez: Aviator katalanez: L'aviador
2005 No Direction Home Bob Dylan , The Clancy Brothers
2006 The Departed Leonardo DiCaprio , Matt Damon Plan B Entertainment gaztelaniaz: Los infiltrados frantsesez: Les Infiltrés katalanez: Infiltrats galizieraz: Infiltrados
2007 The Key to Reserva Martin Scorsese , Simon Baker gaztelaniaz: La clave Reserva
2008 Shine a Light Mick Jagger , Keith Richards Paramount Vantage
2010 Shutter Island Leonardo DiCaprio , Mark Ruffalo Paramount Pictures
2010 A Letter to Elia Elia Kazan gaztelaniaz: Una carta a Elia
2010 Public Speaking Fran Lebowitz
2011 Hugo Asa Butterfield , Chloë Grace Moretz Infinitum Nihil frantsesez: Hugo Cabret
2011 George Harrison: Living in the Material World George Harrison , Paul McCartney
2013 The Wolf of Wall Street Leonardo DiCaprio , Jonah Hill Paramount Pictures gaztelaniaz: El lobo de Wall Street frantsesez: Le Loup de Wall Street
2014 The 50 Year Argument Michael Stuhlbarg , Patricia Clarkson gaztelaniaz: 50 años de rebeldía
2015 The Audition Leonardo DiCaprio , Martin Scorsese gaztelaniaz: El casting
2016 Silence Andrew Garfield , Liam Neeson Paramount Pictures katalanez: Silenci
2019 The Irishman Robert De Niro , Al Pacino
2019 Rolling Thunder Revue: A Bob Dylan Story by Martin Scorsese Jeff Rosen frantsesez: Rolling Thunder Revue: A Bob Dylan Story
2019 The Irishman: In Conversation Martin Scorsese , Robert De Niro
2023 Killers of the Flower Moon Leonardo DiCaprio , Robert De Niro Appian Way Productions gaztelaniaz: Los Asesinos de la Luna

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Italieraz) «Scorsese cittadino italiano - Ultima Ora» ANSA.it 2018-09-26 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. (Gaztelaniaz) «Scorsese gana por The Departed | Voice of America - Spanish» www.voanoticias.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Ingelesez) «'The Irishman' Director Martin Scorsese Most-Nominated Living Director» The Hollywood Reporter 2020-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  4. (Gaztelaniaz) «Martin Scorsese cumple 78 años y repasamos sus mejores películas» 65 y más - El diario de las personas mayores 2020-11-17 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  5. Urkizu, Urtzi. (2019-11-26). «Mafiaren epika Scorseseren begietatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  6. (Ingelesez) «Getting Made The Scorsese Way» GQ 2010-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  7. (Ingelesez) «Is The Irishman the end of the gangster movie as we know it?» www.bbc.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  8. (Gaztelaniaz) Martin Scorsese. 2024-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  9. «Scorseseren 'The Departed' nagusi Oscarretan» Berria 2007-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  10. Agote, Gontzal. (2014-01-15). «Scorsese eta DiCaprio, goi finantzetako ustelkeria giroan» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  11. (Gaztelaniaz) El lobo de Wall Street (2013). (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  12. Madan, Saihaj Kaur (24 de enero de 2024). «Martin Scorsese Breaks Record With 10th Oscar Nomination For 'Killers of the Flower Moon', Passing Steven Spielberg». Outlook India
  13. (Ingelesez) Ebert, Roger. (2010-10-21). Scorsese by Ebert. ReadHowYouWant.com ISBN 978-1-4596-0598-5. (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  14. (Gaztelaniaz) Anexo:AFI's 100 años... 100 películas. 2024-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  15. (Gaztelaniaz) Martin Scorsese. 2024-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  16. (Gaztelaniaz) Martin Scorsese. 2024-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  17. (Ingelesez) Ebert, Roger. «The Last Waltz movie review & film summary (2002) | Roger Ebert» https://www.rogerebert.com/ (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  18. www.film-foundation.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  19. (Ingelesez) «Martin Scorsese at 80: A Celebration by David Thomson» Esquire 2023-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]