Marisa Naranjo
Marisa Naranjo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1944ko azaroaren 5a (80 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea eta aktorea |
María Luisa Naranjo García (Kanaria Handiko Las Palmas, Kanariak 1944ko azaroaren 5a) kanariar esataria, aktorea eta aurkezlea da.[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere karrera herriko irratian hasi zen esatari gisa. Geroago, Televisión Españolan hasi zen, maila txikiko Flash izeneko saioan. Hortik informazio zerbitzuetara pasatu zen.[1]
Bereziki ezaguna izan zen 70eko hamarkadan, eta Espainiako pantailen ohiko aurpegia bihurtu zen, eman beharreko programazioa aurrera zihoan jarraipeneko aurkezle gisa.
Haren ospeari esker, garai hartako zenbait filmetan ere jardun ahal izan zuen, hala nola Manuel Summersen No somos de piedra (1969), Agustín Navarroren Enseñar a un sinvergüenza (1970), Carmen Sevillarekin, Alfontso Pasoren Ligue Story (1972), edo O cuando el cuerno suena (1975) Alfredo Landarekin.
1979tik 1981era bitartean, Horizontes kultura-programa aurkeztu zuen, eta 1984an La próxima semana saioa. 1984ko maiatzean eman zen La Trinca Quesquesé se merdé musikal berezian, eta 1986ko Eurovisióneko Kanta Jaialdiaren aurreko eta ondorengo programaren aurkezle izan zen. Geroago, 1989an, Pero... ¿esto qué es? musika-saioan parte hartu zuen, eta Lola izeneko Test- robotari ahotsa jarri zion.[2]
Urtzahar gaua eta kanpai-hots okerrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1989ko Urtezahar Gauean, TVEko Zuzendaritzak Madrilgo Puerta del Soletik Urte Amaierako Kanpai-hotsak eman zituen. Zoritxarrez, laurdenak kanpai-hotsekin nahastu zituen, eta esan zuen laurdenak entzuten zirela kanpaiak hasita zeudenean, eta Espainia osoa, beste ordu-eremu batean egoteagatik, urte berrian sartu zela, mahatsak hartu gabe.[3] Gertakari hartatik aurrera, bere karrera profesionalak gainbehera hasi zuen, eta, azkenean, erretiratu egin zen.[4][5]
2011. urtean Atresmedia Neoxeko katean kanpaiak emateko kontratatu zuten, abenduaren 30ean, Feliz año Neox programan emateko, Berta Collado, Anna Simon, Florentino Fernández, Raúl Gómez, Melendi, Pablo Motos, Mario Vaquerizo, Fernando Ramos, Joaquín Reyes eta Ernesto Sevillarekin, 900.000 mila lagunek ikusi zutela.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Marisa Naranjo» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Entrevista exclusiva a Marisa Naranjo: “La televisión que se hace ahora en Canarias es infumable” - Sufridores en casa. 2011-12-29 (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «USTED PUEDE SER TERTULIANO: ESPAÑA A TRAVES DE SU TELEVISION | JAVIER VALENZUELA | Casa del Libro» casadellibro 2011-05-12 (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sevilla, Diario de. (2019-12-30). «Las uvas de la ida. Meteduras de pata en las campanadas» Diario de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lázaro, Alberto. (2011-12-30). «Marisa Naranjo: "Me dolió que TVE no me apoyase"» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marisa Naranjo :"Estaba en una habitación donde no veía ni escuchaba el reloj"» www.antena3.com 2011-12-20 (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).