Alfredo Landa
Alfredo Landa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alfredo Landa Areta |
Jaiotza | Iruñea, 1933ko martxoaren 3a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 2013ko maiatzaren 9a (80 urte) |
Heriotza modua | : Alzheimerra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Alfredo Landa Areta (Iruñea, 1933ko martxoaren 3a - Madril, Espainia, 2013ko maiatzaren 9a) nafar aktorea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alfredo Landa Iruñean jaio zen, aita guardia zibila zuela. Haurtzaroa Aribe eta Figueresen igaro zuen eta 12 urte zituelarik familia Donostiara aldatu zen. Hiri honetan Zuzenbidea ikasten hasi zen baina, Espainiako Antzerki Unibertsitarioan sartu eta zenbait obra taularatu ostean, ikasketak utzi eta Madrila jo zuen, aktore izateko asmoz.[1] Madrilen antzerkian eta bikoizketa aktore gisa jardun zuen. 1962an debutatu zuen zineman, José María Forquéren Atraco a las tres filmean.[2] Honen ondotik, besteak beste, Juan de Orduñaren Nobleza baturra (1964) eta Fernando Fernán Gómezen Ninette y un señor de Murcia (1965) egin zituen.
1970eko hamarkadako lehen erdia landismoaren aroa izan zen. Garai honetako 35 filmetan beti antzeko pertsonaia interpretatu zuen, matxista, harroputza sexu kontuetan eta erreprimitua. No desearás al vecino del quinto (Ramón Fernández, 1970), Vente a Alemania, Pepe (Pedro Lazaga, 1970) eta Aunque la hormona se vista de seda (Vicente Escrivá, 1971) dira film horietako batzuk.[1]
1976an Juan Antonio Bardemen El puente filmatu zuenetik, beste era batzuetako lanak egiten hasi zen. 1981an José Luis Garciren El crack, Mario Camusen Los santos inocentes (1984) eta José Luis Cuerdaren El bosque animado (1987) dira, agian, Landaren maila baieztatu zuten filmak. Bietan egindako lanengatik jaso zituen sari garrantzitsuak: Canneseko Zinemaldiko Aktore Onenaren Saria aurrenekoarekin (Paco Rabalekin batera), eta Goya Saria bigarrenari esker. Bere karrerako bigarren Goya Saria 1992an lortu zuen, José Luis Cuerdaren La Marrana filman egindako lanagatik.
Telebistarako ere lan ugari egin zuen. 1992ko ospakizunak zirela eta ekoitzi zen El Quijote telefilmean Santxo Panzarena egitea egokitu zitzaion. 1997-98 denboraldian bera izan zen Espainiako Antena 3 kateak eman zuen En plena forma telesaileko protagonista, eta 2000. urtean Tele 5ko Don José telesailaren aktoreen zerrendaren buruan egon zen. Hiruzpalau urteko etenaldiaren ostean 1999an itzuli zen zinemara, José María Borrelek zuzendutako El árbol del penitente komediarekin.
Maite Imaz donostiarrarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten, Ainhoa, Idoia eta Alfredo. 2007an Espainiako Zinemako Akademiaren Ohorezko Goya jaso zuen eta 2008an, berriz, Kulturaren Vianako Printzea Saria.[3]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1957: El puente de la paz Rafael J. Salviak zuzendua.
- 1962: Atraco a las tres José María Forquék zuzendua.
- 1963
- La verbena de la paloma José Luis Sáenz de Herediak zuzendua.
- El verdugo Luis García Berlangak zuzendua.
- Se vive una sola vez Arturo Gonzálezek zuzendua.
- 1964
- La niña de luto Manuel Summersek zuzendua.
- Casi un caballero José María Forquék zuzendua.
- Llegaron los marcianos Castellano eta Pipolok zuzendua.
- Nobleza baturra Juan de Orduñak zuzendua.
- 1965
- Historias de la televisión José Luis Sáenz de Herediak zuzendua.
- Whisky y vodka Fernando Palaciosek zuzendua.
- Ninette y un señor de Murcia Fernando Fernán Gómezek zuzendua.
- La ciudad no es para mí Pedro Lazagak zuzendua.
- Hoy como ayer Mariano Ozoresek zuzendua.
- Nuevo en esta plaza Pedro Lazagak zuzendua.
- De cuerpo presente Antonio Eceizak zuzendua.
- 1966
- El arte de no casarse Jorge Feliú eta J. M. Font Espinak zuzendua.
- El arte de casarse Jorge Feliú eta J. M. Font Espinak zuzendua.
- Las viudas José María Forquék zuzendua.
- Amor a la española Fernando Merinok zuzendua.
- Los guardiamarinas Pedro Lazagak zuzendua.
- ¿Qué hacemos con los hijos? Pedro Lazagak zuzendua.
- Las cicatrices Pedro Lazagak zuzendua.
- Despedida de casada Juan de Orduñak zuzendua.
- 1967
- Crónica de nueve meses Mariano Ozoresek zuzendua.
- Pero ¿en qué país vivimos? José Luis Sáenz de Herediak zuzendua.
- Las que tienen que servir José María Forquék zuzendua.
- Novios 68 Pedro Lazagak zuzendua.
- Cuarenta grados a la sombra
- Un diablo bajo la almohada José María Forquék zuzendua.
- Los subdesarrollados Fernando Merinok zuzendua.
- Los que tocan el piano Javier Aguirrek zuzendua.
- No somos de piedra Manuel Summersek zuzendua.
- 1968
- La dinamita está servida Fernando Merinok zuzendua.
- Una vez al año ser hippy no hace daño Javier Aguirrek zuzendua.
- ¿Por qué te engaña tu marido? Manuel Summersek zuzendua.
- 1969
- No disponible Pedro Mario Herrerok zuzendua.
- Las leandras Eugenio Martínek zuzendua.
- Cuatro noches de boda Mariano Ozoresek zuzendua.
- Soltera y madre en la vida Javier Aguirrek zuzendua.
- El alma se serena José Luis Sáenz de Herediak zuzendua.
- 1970
- La decente José Luis Sáenz de Herediak zuzendua.
- Cateto a babor Ramón Fernándezek zuzendua.
- No desearás al vecino del quinto Ramón Fernándezek zuzendua.
- El diablo cojuelo Ramón Fernándezek zuzendua.
- Vente a Alemania, Pepe Pedro Lazagak zuzendua.
- Si estás muerto, ¿por qué bailas? Pedro Mario Herrerok zuzendua.
- Préstame quince días Fernando Merinok zuzendua.
- 1971
- Aunque la hormona se vista de seda Vicente Escrivák zuzendua.
- No desearás la mujer del vecino Fernando Merinok zuzendua.
- Los días de Cabirio Fernando Merinok zuzendua.
- Vente a ligar al Oeste Pedro Lazagak zuzendua.
- Simón, contamos contigo Ramón Fernándezek zuzendua.
- No firmes más letras, cielo Pedro Lazagak zuzendua.
- Los novios de mi mujer Ramón Fernándezek zuzendua.
- 1972
- Guapo heredero busca esposa Luis M. Delgadok zuzendua.
- París bien vale una moza Pedro Lazagak zuzendua.
- Pisito de solteras Fernando Merinok zuzendua.
- 1973
- Las estrellas están verdes Pedro Lazagak zuzendua.
- Manolo la nuit Mariano Ozoresek zuzendua.
- Jenaro, el de los catorce Mariano Ozoresk zuzendua.
- Un curita cañón Luis M. Delgadok zuzendua.
- El reprimido Mariano Ozoresek zuzendua.
- 1974
- Dormir y ligar todo es empezar Mariano Ozoresek zuzendua.
- Las obsesiones de Armando Luis M. Delgadok zuzendua.
- Fin de semana al desnudo Mariano Ozoresek zuzendua.
- Celedonio y yo somos así Mariano Ozoresek zuzendua.
- Cuando el cuerno suena Luis M. Delgadok zuzendua.
- 1975
- Solo ante el streaking José Luis Sáenz de Herediak zuzendua.
- Los pecados de una chica casi decente Mariano Ozoresek zuzendua.
- Tío ¿de verdad vienen de París? Mariano Ozoresek zuzendua.
- Esclava te doy Eugenio Martínek zuzendua.
- Mayordomo para todo Mariano Ozoresek zuzendua.
- 1976
- Alcalde por elección Mariano Ozoresek zuzendua.
- El puente Juan Antonio Bardemek zuzendua.
- 1977
- Borrasca Miguel Ángel Rivasek zuzendua.
- 1978
- Historia de S. Francisco Lara Polopek zuzendua.
- El rediezcubrimiento de México Fernando Cortések zuzendua.
- 1979
- Las verdes praderas José Luis Garcik zuzendua.
- Paco el seguro Didier Haudepinek zuzendua.
- El alcalde y la política Luis M. Delgadok zuzendua.
- Polvos mágicos José Ramón Larrazek zuzendua.
- 1980
- El canto de la cigarra José María Forquék zuzendua.
- Préstame a tu mujer Jesús Yagüek zuzendua.
- El poderos influjo de la luna Antonio del Realek zuzendua.
- Forja de amigos Tito Davisonek zuzendua.
- 1981
- El crack José Luis Garcik zuzendua.
- Profesor Eroticus Luis M. Delgadok zuzendua.
- La próxima estación Antonio Mercerok zuzendua.
- 1982
- Piernas cruzadas Rafael Villaseñorrek zuzendua.
- Un Rolls para Hipólito Julio Buschek zuzendua.
- 1983
- El crack II José Luis Garcik zuzendua.
- Las autonosuyas Rafael Gilek zuzendua.
- Una rosa al viento Miguel Iglesiasek zuzendua.
- 1984
- Los santos inocentes Mario Camusek zuzendua.
- 1985
- Los paraísos perdidos Basilio Martín Patinok zuzendua.
- La vaquilla Luis García Berlangak zuzendua.
- 1986
- Bandera negra Pedro Oleak zuzendua.
- Tata mía José Luis Borauk zuzendua.
- 1987
- Biba la banda Ricardo Palaciosek zuzendua.
- El pecador impecable Augusto M. Torresek zuzendua.
- El bosque animado José Luis Cuerdak zuzendua.
- 1988: Sinatra Francesc Betriuk zuzendua.
- 1989
- El río que nos lleva Antonio del Realek zuzendua.
- Bazar Viena Amalio Cuevasek zuzenduta.
- 1991: Marcelino, pan y vino Luigi Comencinik zuzendua.
- 1992
- Aquí, quién no corre, vuela Ramón Fernándezek zuzendua.
- La marrana José Luis Cuerdak zuzendua.
- 1994
- Canción de cuna José Luis Garcik zuzendua.
- Por fin solos Antonio del Realek zuzendua.
- 1995: El rey del río Manuel Gutiérrez Aragónk zuzendua.
- 1996: Los Porretas Carlos Suárezek zuzendua.
- 2000: El árbol del penitente José María Borrellek zuzendua.
- 2002
- Historia de un beso José Luis Garcik zuzendua.
- El refugio del mal Félix Cábezek zuzendua.
- 2003
- La luz prodigiosa Miguel Hermosok zuzendua.
- El oro de Moscú Jesús Bonillak zuzendua.
- 2004: Tiovivo c. 1950 José Luis Garcik zuzendua.
- 2007: Luz de Domingo José Luis Garcik zuzendua.
- 2007: Arca de Noé Juan Pablo Buscarinik zuzendua.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El hombre, ese desconocido (1963)
- Escuela de maridos (1963)
- Confidencias (1963)
- Primera fila (1964)
- El tercer rombo (1966)
- Estudio 1 (1965)
- Tiempo y hora (1965)
- Ninette y un señor de Murcia (1984)
- Tristeza de amor (1986)
- El Quijote de Miguel de Cervantes (1991)
- Lleno, por favor (1993)
- Por fin solos (1995)
- En plena forma (1997)
- Los Serrano (2003)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/05/10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL: Alfredo Landa Gaztea.euskonews.com
- ↑ Alfredo Landa eta 'landismoa': Genero bati izena eman zion aktorea Eitb.com
- ↑ 2008 Kulturaren Vianako Printzea Saria: Alfredo Landa, aktorea[Betiko hautsitako esteka] Premiosprincipedeviana.org