Lucía Etxebarria
Lucía Etxebarria | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lucía Etxebarria de Asteinza |
Jaiotza | Valentzia, 1966ko abenduaren 7a (58 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Madril |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, poeta, biografoa eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
luciaetxebarria.es | |
- Artikulu hau Valentziako idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxebarria (argipena)».
Lucía Etxebarria Asteinza (Valentzia, Katalan Herriak, 1966ko abenduaren 7a) gaztelaniaz idazten duen Euskal Herriko idazle bat da. Madrilgo Complutense Unibertsitatean Ingeles Filologia eta Kazetaritza ikasi zuen.
Gurasoak euskaldunak ditu, Bermeokoak; berak, ordea, ez daki euskaraz (zerbait ulertzen omen du), Madrilen hazi baitzen. Euskal herritartzat du bere burua.[1]
Bizitza eta obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valentzian egin zituen lehenengo ikasketak eta ondoren Madrilera joan zen bizitzera. Kazetaritza ikasketak egin zituen eta, denboraldi luzea bidaiatzen eman ondoren, lan ugari egin zituen idaztetik bizitzera heldu zen arte. Besteak beste, itzultzaile eta musikari buruzko artikulu idazle gisa aritu zen.
1996an La historia de Kurt y Courtney: aguanta eso, Kurt Cobain eta Courtney Loveren biografia eman zuen argitara.
Bere lehenengo nobela arrakastatsua, Amor, curiosidad, prozac y dudas, 1997an argitaratu zen, eta 1998an Nadal saria irabazi zuen Beatriz y los cuerpos celestes bere bigarren nobelari esker. 1999an Nosotras que no somos como las demás, elkarrekin lotutako kontakizunez osatutako eleberria, argitaratu zuen, eta urte berean idatzi zuen David Menkes eta Alfonso Albaceteren Sobreviriré filmaren gidoia. Amor, curiosidad, prozac y dudas eleberriaren zinemarako egokitzapena ere berak egin zuen, 2000. urtean. Urte horretan bertan, idazten jarraitzeko laguntza eskuratuta eta idazketa klaseak emanaz, egonaldi luze bat egin zuen Eskoziako Aberdeen Unibertsitatean. Azaroan, doktore honoris causa gradua eman zion unibertsitate horrek. 2000. urtean argitaratu zuen, halaber, bere lehenengo saiakera: La Eva futura, la letra futura lana.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1998 Premio Nadal: Beatriz y los cuerpos celestes
- 2001 Premio Primavera de novela: De todo lo visible y lo invisible
- 2004 Premio Planeta: Un milagro en equilibrio
Idazlanen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amor, curiosidad, prozac y dudas (1997)
- Beatriz y los cuerpos celestes (1998)
- Nosotras que no somos como las demás (1999)
- De todo lo visible y lo invisible (2001)
- Una historia de amor como otra cualquiera (2003)
- Un milagro en equilibrio (2004)
- Cosmofobia (2007)
- Lo verdadero es un momento de lo falso (2010)
- El contenido del silencio (2011)
- Dios no tiene tiempo libre (2013)
- Cuentos clásicos para chicas modernas (2013)
- Estación de infierno (2001)
- Actos de amor y de placer (2004)
- La historia de Kurt y Courtney: aguanta esto (1996)
- La Eva futura. La letra futura (2000)
- En brazos de la mujer fetiche (2002), en colaboración con Sonia Núñez Puente
- Courtney y yo (2004)
- Ya no sufro por amor (2005)
- El club de las malas madres (2009), en colaboración con Goyo Bustos
Gidoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sobreviviré (1999). David Menkes eta Alfonso Albacete
- Amor, curiosidad, prozac y dudas (2001). Miguel Santesmases
- La mujer de mi vida (2001). Antonio del Real
- I love you baby (2001). David Menkes eta Alfonso Albacete
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Estibalitz Ezkerra: «Hago literatura comprometida porque, personalmente, no me interesa la metaliteratura ni me supone un reto», Lucia Etxebarriari eginiko elkarrizketa, Euskonews & Media, 110. zenbakia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Chat (27/04/2004) en www.elmundo.es