Amor, curiosidad, prozac y dudas
Amor, curiosidad, prozac y dudas | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Lucía Etxebarria |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Amor, curiosidad, prozac y dudas |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Amor, curiosidad, prozac y dudas (euskaraz: «Maitasuna, ikusmina, prozac eta zalantzak») Lucía Etxebarriaren (1966) lehen eleberria izan zen. Arrakasta handi izan zuen. Egileak eleberri feminista bezala definitu zuen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu korala da, hau da, oso emakume desberdinen historiak biltzen ditu, gehienak porrotak markatutakoak. Harreman okerrak, seme-alabekiko dependentzia, beti negarrez dagoen emakumea, aurrera jarraitzeko prozac behar duen emakumearena... Etxebarriak emakume eredu desberdinak aztertzen ditu: etxekoandre perfektua, gauez bizi den emakumea, emakume exekutiboa... hirurak ahizpak dira eta erabat desberdinak. Orokorrean, liburu ezkorra da, galdera bat planteatzen duena: naufragio ondoren berriro bizi daiteke?[1]
Garrantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrakasta handia izan zuen eta Espainiako X belaunaldiaren barruan izenburu garrantzitsutzat hartua izan da. Belaunaldi horren barruan beste hauek onartu izan dira: José Ángel Mañasen Historias del Kronen eta Ray Lorigaren Caídos del cielo.
Zinemaratuta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001ean Amor, curiosidad, prozac y dudas izenburupean Miguel Santesmasesek zinemarako moldaketa egin zuen. Lan horretan egileak berak parte hartu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .