Lehen Federazioa
Lehen Federazioa Primera Federación | |
---|---|
Antolatzailea | Espainiako Futbol Federazioa |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 2021-22 |
Eremua | Espainiar Estatua |
Taldeak | 40 (20 taldetako 2 multzo) |
Maila | 3 |
Igoera | 2. mailara |
Jeitsiera | Bigarren Federaziora |
Garaipen gehien | Racing de Santander (1) Amorebieta (1) Deportivo Coruña (1) |
Txapelduna | Deportivo Coruña (2023-24) |
Webgunea | www.rfef.es |
Lehen Federazioa (gaztelaniaz: Primera Federación), Espainiako futbol liga txapelketaren hirugarren maila da, bigarren B maila desagertuta 2021/2022 denboraldian abiatu zena. Sorreran, RFEF lehen maila (gaztelaniaz: Primera División RFEF) zuen izena.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019-2020 denboraldian 2.B mailako 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa etenda gelditu zen. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jeitsierarik izan. 100 talde bildu zirenez 2020-21 denboraldian bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldek eta Bigarren mailatik jeitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, RFEF lehen maila hain zuzen ere[1]. Gainerako taldeek Bigarren Federazioa osatu zuten, Espainiako futbol sistemako laugarren maila, Federazioaren ardurapeko bigarrena.
Lehia sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkaturiko 40 taldeak 20 taldetako bi multzotan banatu ziren, gertutasun geografikoaren arabera. Liga amaitzerakoan talde bakoitzeko txapelduna zuzen igoko da Bigarren mailara eta multzo bakoitzean 2. eta 5. postuen artean geldituko direnek play-offak jokatu eta beste bi talde igoko dira.
Bigarren Federaziora jaitsiko dira multzo bakoitzeko azken bost taldeak.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Gainerako igoerak | Euskal taldeak | Berriak |
---|---|---|---|---|---|---|
2021-22 | Racing Santander | 3-0 | Andorra | Albacete Villarreal B |
8. Real Unión 15. Bilbao Athletic 19. Tudelano |
19. Amorebieta 20. Real Sociedad B 1. Osasuna B |
2022-23 | Amorebieta | 3-2 (3-0, 2-0) | Racing Ferrol | Alcorcón Eldense |
1. Amorebieta 5. Real Sociedad B 7. Osasuna B 13. Real Unión 20. Bilbao Athletic |
1. Sestao River |
2023-24 | Deportivo Coruña | 6-3 (2-1, 2-4) | Castellón | Córdoba Málaga |
9. Real Sociedad B 11. Sestao River 12. Osasuna B 15. Real Unión |
19. Amorebieta 1. Bilbao Athletic 2. Barakaldo |
2024-25 | Amorebieta Real Sociedad B Sestao River Osasuna B Real Unión Bilbao Athletic Barakaldo |
Euskal taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024-25 denboraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea | Hiria/Herria | Zelaia |
---|---|---|
Amorebieta | Zornotza | Urritxe |
Barakaldo | Barakaldo | Lasesarre |
Bilbao Athletic | Bilbo | Lezama |
Osasuna B | Iruñea | Taxoare |
Real Sociedad B | Donostia | Zubieta |
Real Unión | Irun | Stadium Gal |
Sestao River | Sestao | Las Llanas |
Guztira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024-25 barne.
Taldea | Denboraldiak | Hiria/Herria | Zelaia |
---|---|---|---|
Real Unión | 4 | Irun | Stadium Gal |
Bilbao Athletic | 3 | Bilbo | Lezama |
Real Sociedad B | 3 | Donostia | Zubieta |
Osasuna B | 3 | Iruñea | Taxoare |
Amorebieta | 2 | Zornotza | Urritxe |
Sestao River | 2 | Sestao | Las Llanas |
CD Tudelano | 1 | Tutera | Ciudad de Tudela |
Barakaldo | 1 | Barakaldo | Lasesarre |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Así es la nueva y liosa Segunda B explicada a la perfección: grupos ascensos, descensos...» AS.com 2020-10-06 (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).