Edukira joan

Espainiako futbol ligako hirugarren maila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Espainiako futbol ligako
hirugarren maila
Tercera División
Antolatzailea Liga Nacional de Fútbol Profesional
Konfederazioa UEFA
Sorrera 1929-30
Azkena 2020-21
Eremua Espainia Espainiar Estatua
Taldeak 363
Maila 5
Igoera 2.B mailara
Jeitsiera Erregionalera
Garaipen gehien Espainia Caudal Deportivo (16 Liga)
Webgunea www.lfp.es

Espainiako futbol ligako hirugarren maila txapelketa ez profesionala da, 1929an abiatutakoa eta 2021. urtean amaitu zena berrantolaketa baten ondorioz.

Hirugarren mailako multzoak

1929an sortu zen. Hasiera hartan 33 taldek jokatu zuten 8 taldetan banaturik eta txapeldunak Club Gijón, Barakaldo CF, Atlético Aurora Pamplona, Patria Zaragoza, Club Deportivo Castellón, Sporting Sagunto, Fútbol Club Cartagena eta Recreativo de Huelva izan ziren. Hurrengo urteetan aldaketa handiak izan zituen, batzutan egon ere ez zen egin, baina 1943tik aurrera Espainiako hirugarren kategoria bihurtu zen arte. 1977-78 denboraldian ordea Bigarren B maila eratu zen eta hirugarren mailak kategoria bat galdu zuen, laugarrena bihurtuz. Eskualdeen arabera zatitu zen eta multzo gehiagotan banatu zen.

1986an izan zen azken berrantolaketa eta 16 talde eratu ziren, guztira 364 futbol talde bertan banatu zirelarik. Laugarren multzoan Euskal Autonomia Erkidegoako taldeek jokatzen dute. Nafarroako Foru Erkidegoko taldeek berriz hamabosgarrenean. 2004-05 denboraldirarte Errioxako Autonomi Erkidegoko taldeek nafarrekin batera jokatzen zuten baina ordutik bi taldetan banatuta aritu dira. Aipatzekoa da SD Oyonesa (Araba) eta CD Vianés (Nafarroa) taldeek errioxarrekin batera jokatzen dutela hamaseigarren multzoan gertutasun geografikoagatik.

2019-2020 denboraldia 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz etenda gelditu zen. Maiatzaren 6an erabaki zen liga ez berrekitea eta sailkapenak une horretan zeuden bezala uztea. Multzo bakoitzeko aurreneko laurek igoera play-offak jokatu zituzten elkarren artean eta bakarra igo zen Bigarren B mailara. Ez zen jaitsierarik izan baina azpiko mailetatik taldeak igo ziren, IV taldean probintzia bakoitzeko bana eta XV multzoan Lehen Autonomikotik hiru[1]. Horren ondorioz talde kopurua handitu egin da 2020-21 denboraldirako eta txapelketak egitura berezia hartu zuen. Bi fasetan jokatu zen. Lehenengo fasean 11 taldetako bi multzo osatu ziren. Bigarren fasean multzo bakoitzeko hiru talde onenek igoera fasea jokatu zuten eta azkenengo bostek jaitsiera fasea.

Bigarren B maila desagertu egin zen eta haren tokian bi maila berri sortu ziren, Lehen maila RFEF (Espainiako liga sisteman hirugarrena) eta Bigarren maila RFEF (Espainiako liga sisteman laugarrena). Honen ondorioz Hirugarren maila RFEF ere sortu zen, liga sisteman bosgarren kategoria izango zena.

Euskal taldeak (1929-1986)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren mailak hainbat antolaketa desberdin izan zituen urte guzti hauetan eta sarritan euskal taldeak multzo desberdinetan kokatuak izan ziren. Hauek dira euskal taldeek 1929-30 eta 1985-86 denboraldien artean izandako garaipenak:

Taldea Garaipenak Urteak
Barakaldo CF 7 1930, 1931, 1958, 1963, 1964, 1972, 1977
Eibar KE 7 1951, 1953, 1962, 1963, 1967, 1982, 1986
CA Osasuna 7 1932, 1948, 1949, 1969, 1975, 1977, 1986(B)
Deportivo Alavés 4 1941, 1961, 1965, 1968
Arenas Getxo 3 1946, 1947, 1960
Elgoibar KE 2 1956, 1957
Real Unión 2 1958, 1964
Bilbao Athletic 2 1967, 1969
Sanse (Real B) 2 1960, 1980
CD Tudelano 2 1955, 1984
Baskonia KE 2 1957, 1985
Erandio KE 1 1945
Sestao Sport 1 1954
Getxo KE 1 1959
Indautxu KE 1 1968
Cultural Durango 1 1983
Santurtzi KE 1 1984

Euskal taldeak 1987tik aurrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen 1986-87 denboralditik euskal taldeak aritu diren multzoetako irabazleak:

Urtea IV Multzoa XV Multzoa XVI Multzoa
1986-87 Cultural Durango Osasuna B -
1987-88 Barakaldo Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
1988-89 Santurtzi Mirandés (Gaztela eta Leon) -
1989-90 Alavés Izarra -
1990-91 Hernani Tudelano -
1991-92 Real Unión Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
1992-93 Real Unión Peña Sport -
1993-94 Amurrio Peña Sport -
1994-95 Gasteizko Aurrera Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
1995-96 Zalla Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
1996-97 Touring Peña Sport -
1997-98 Baskonia Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
1998-99 Real Sociedad B Peña Sport -
1999-2000 Real Sociedad B Peña Sport -
2000-01 Lemoa Logroñés (Errioxako Autonomia Erkidegoa) -
2001-02 Lemoa Azkoien -
2002-03 Baskonia Mirandés (Gaztela eta Leon) -
2003-04 Sestao River Peralta (Azkoien) -
2004-05 Portugalete Valle de Egüés Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2005-06 Sestao River Peña Sport Fundación Logroñés (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2006-07 Zalla Valle de Egüés Haro Deportivo (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2007-08 Portugalete Izarra Alfaro (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2008-09 Lagun Onak Izarra Varea (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2009-10 Real Sociedad B Tudelano Oyonesa
2010-11 Amorebieta Tudelano Náxara (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2011-12 Laudio Peña Sport SD Logroñesa (CDL) (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2012-13 Laudio Donibane Haro Deportivo (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2013-14 Leioa Izarra Varea (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2014-15 Portugalete Peña Sport Varea (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2015-16 Zamudio Osasuna B Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2016-17 Alaves B Peña Sport Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2017-18 Cultural Durango Mutilvera Calahorra (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2018-19 Portugalete Osasuna B Haro Deportivo (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2019-20 Portugalete Mutilvera SD Logroñés (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
2020-21 Gernika Donibane Alfaro (Errioxako Autonomia Erkidegoa)
Vitoria Peña Sport Racing Rioja (Errioxako Autonomia Erkidegoa)

Garaipenak (1986-87tik aurrera)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Taldeka:
Garaipenak Taldeak
5 garaipen Portugalete
3 garaipen Real Sociedad B
2 garaipen Real Unión, Lemoa, Baskonia, Sestao River, Zalla, Laudio, Alavés (A+B), Durango
garaipen 1 Barakaldo, Santurtzi, Hernani, Amurrio, Gasteizko Aurrera, Touring, Lagun Onak, Amorebieta, Leioa, Zamudio
  • Probintziaka:
Probintzia Garaipenak Taldeak
 Bizkaia 20 Portugalete, Lemoa, Baskonia, Sestao River, Zalla, Durango, Barakaldo, Santurtzi, Amorebieta, Leioa eta Zamudio
 Gipuzkoa 8 Real Sociedad B, Real Unión, Hernani, Touring eta Lagun Onak
 Araba 6 Laudio, Alavés (A+B), Amurrio eta Gasteizko Aurrera

XV eta XVI multzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Taldeka:
Garaipenak Taldeak
9 garaipen Peña Sport
8 garaipen Calahorra
4 garaipen Izarra
3 garaipen Tudelano, Varea, Osasuna B eta Haro Deportivo
2 garaipen Mirandés, Azkoien, Valle de Egüés, Logroñés eta Mutilvera
garaipen 1 Fundación Logroñés, Alfaro, Oyonesa, Náxara, Donibane eta SD Logroñés
  • Probintziaka:
Probintzia Garaipenak Taldeak
 Nafarroa 26 Peña Sport, Izarra, Tudelano, Azkoien, Valle de Egüés, Osasuna B, Donibane eta Mutilvera
 Errioxa 20 Calahorra, CD Logroñés, Haro Deportivo, Fundación Logroñés, Alfaro, Varea, Náxara eta SD Logroñés
 Gaztela eta Leon 2 Mirandés
 Araba 1 Oyonesa

Estatistikak (1929-30etik aurrera)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019-20 denboraldiaren amaierako datuak.

Pos. Taldea Garaipenak
1 Asturiasko Printzerria Caudal Deportivo 16
2 Valentziako Erkidegoa CD Eldense 12
Kantabria Gimnástica de Torrelavega 12
4 Balearrak CD Atlético Baleares 11
Extremadura CP Cacereño 11
6 Euskal Herria Peña Sport 9
Errioxako Autonomia Erkidegoa Calahorra 9
Andaluzia Sevilla Atlético 9
Gaztela-Mantxa CD Puertollano 9
Kanariak UD Las Palmas B 9
11 Euskal Herria Barakaldo CF 8
Gaztela eta Leon UD Salamanca 8
Gaztela-Mantxa Albacete Balompié 8
Balearrak CE Constància 8
Galizia Pontevedra CF 8
Extremadura CD Don Benito 8
17 Euskal Herria Eibar KE 7
Valentziako Erkidegoa Levante UD 7
Extremadura CD Badajoz 7
Valentziako Erkidegoa Valencia B 7
Gaztela-Mantxa CD Toledo 7

2018-19 denboraldiaren amaierako datuak.

# Taldea Denboraldiak
1 Murtziako Eskualdea Murcia Imperial (Murcia B) 66
2 Euskal Herria Getxoko Arenas 61
3 Valentziako Erkidegoa CD Eldense 57
Balearrak CE Constància 57
5 Euskal Herria CD Tudelano 55
Kantabria Racing de Santander B 55
Katalunia CE Europa 55
8 Balearrak CE Manacor 54
Extremadura CP Cacereño 54
10 Balearrak CD Atlético Baleares 53
Gaztela eta Leon Gimnástica Segoviana CF 53
Euskal Herria Baskonia 53
13 Extremadura CD Don Benito 52
Balearrak UD Poblense 52
Galizia Arosa SC 52
16 Galizia Club Lemos 51
Asturiasko Printzerria Caudal Deportivo 51
18 Andaluzia Coria CF 51
Errioxako Autonomia Erkidegoa CD Mirandés 50
Errioxako Autonomia Erkidegoa CD Calahorra 50
Aragoi Atlético Monzón 50
Extremadura UP Plasencia 50
23 Gaztela-Mantxa CD Guadalajara 49
Asturiasko Printzerria Club Siero 49
25 Euskal Herria Getxo KE 48
Euskal Herria Txantrea 48
Andaluzia Balompédica Linense 48
Katalunia CF Reus Deportiu 48
Kantabria Gimnástica Torrelavega 48
Galizia Deportivo Fabril (Depor B) 48

Euskal taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
# Taldea Denboraldiak
1 Getxoko Arenas 61
2 CD Tudelano 55
3 Baskonia 53
4 Txantrea 48
5 Getxo KE 48
6 Oberena 47
7 Tolosa FK 43
8 Real Unión 40
9 Sestao (Sport 30 + River 10) 40
10 Cultural Durango 39
11 Erandio 39
12 Peña Sport 36
13 Amorebieta 36
14 Izarra 36
15 Burlades 34
16 Valle de Egüés 33
17 Gernika 33
18 Santurtzi 33
19 Lagun Onak 32
20 Zalla 31
21 Aurrera Ondarroa 31
22 Portugalete 30
23 Eibar 28
24 Iruña 28
25 Elgoibar 28
26 Beasain 27
27 Real Sociedad B 27
28 Donibane 26
29 Touring 25
30 Azkoien 24

Multzo bakoitzaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «La Segunda B y Tercera tendrán ascensos pero no descensos» La Vanguardia 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2020-09-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]