Konstantino II.a Eskoziakoa
Konstantino II.a Eskoziakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
900 - 943 ← Donald II.a Eskoziakoa - Malcolm I.a Eskoziakoa →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Eskozia, IX. mendea | ||||
Heriotza | St Andrews, 952 (egutegi gregorianoa) ( urte) | ||||
Hobiratze lekua | St Andrews | ||||
Familia | |||||
Aita | Aedh Eskoziakoa | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Alpin etxea | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erlijiosoa eta subiranoa |
Konstantino II.a Eskoziakoa edo Konstantino MacAeda (Eskoziako gaeleraz: Còiseam mac Aoidh), (874, Eskozia – 952, St Andrews, Eskozia), Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako zazpigarren erregea izan zen, garai hartan Alba izenaz ezagutzen zena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aedh Eskoziakoaren semea izan zen eta Eskoziako lehen erregea izan zen Kenenth I.a zuen aitona. Konstantino II.aren erresuma Tay ibaiaren inguruan kokatzen zen, iparraldeko muga Morayko fiordoaren inguruan zegoen eta hegoaldekoa Forth ibaian. Iparraldetik bikingoek eraso zuten eta hegoaldean Wessex eta Merciako erresumek iparralderantz egindako ekinaldietatik babestu behar izan zuen. 927an hegoaldeko erresumetako Athelstan erregearen menpean kokatu zen bikingoei aurre egin ahal izateko, baina honen konkista nahiak ikusita 937an Dublingo errege bikingoarekin bat egin eta Athelstanen erresuma eraso zuten, Brunanburheko borrokan porrota jaso zuten arte.
Ordura arteko erregealdi luzeena izan ondoren 943an abdikatu egin zuen eta St Andrewseko monasteriora erretiratu zen monje bizitzara. Bere lehengusua zen Malcolm I.a bihurtu zen errege. Konstantino II.a 952 urtean hil zen.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piktoen erresumako gaelizazioan eragin handia izan zuela kontsideratzen da, Irlandako monasterio erreformatzaileak babestu baitzituen. Eliza eta administrazio institutuen lehen aztarnak azaldu ziren. Albako Erresumaren buru izan bazen ere, lehen aldiz agertzen dira Scottas eta Scotland hitzak.
Aurrekoa Donald II.a |
Eskoziako Erresumako erregea 900–943 |
Ondorengoa Malcolm I.a |