Edukira joan

Morayko fiordoa

Koordenatuak: 57°45′N 3°30′W / 57.75°N 3.5°W / 57.75; -3.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Morayko fiordoa
Motafirth (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak57°45′N 3°30′W / 57.75°N 3.5°W / 57.75; -3.5
Honen parte daIpar itsasoa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Hidrografia
Betebidea

Morayko fiordoa (Eskoziako gaeleraz: An Cuan Moireach, ingelesez: Moray Firth) Eskoziako fiordo zabalena da, Duncansby Head (Highland) lurmuturrean hasi eta Fraserburgh herriraino (Aberdeenshire) luzatzen dena.

Hainbat ibai itsasoratzen dira Morayko fiordoan, denetan ezagunena Ness ibaia da. Findhorn eta Spey ibaiek ere bertara isutzen dituzte beren urak.

Berez bi fiordo elkarturik daude bertan, Kanpoko Morayko fiordoa, itsasoari zabalduago dagoena eta Barneko Morayko fiordoa, 1917an injeniariek drenatu zutena itsasontzientzako Kaledoniako ubidea egiterakoan. Iparraldean eta mendebaldean beste hiru fiordok egiten dute bat Morayko fiordoarekin, Dornoch, Cromarty eta Beauly.

Izurdeak eta baleak ikusteko Erresuma Batuko tokirik egokiena da Morayko fiordoa.

Beatrice petrolio plataforma multzoa kostaldetik 24 kilometrotara kokaturik dago. Agortzear dago ordea eta horregatik inguruan 200 haize-errota ezarri dira.

Babes eremuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barneko Morayko fiordoko basabizitza babestea beharrezkoa ikusi da eta "Eskoziako Babes Bereziko Eremua" izendatzeaz gain Ramsarko hitzarmenean ere sartua izan da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]