Edukira joan

Iruña kafea (Iruñea)

Koordenatuak: 42°49′02″N 1°38′35″W / 42.81722°N 1.64306°W / 42.81722; -1.64306
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iruña Kafetegia (Iruñea)» orritik birbideratua)
Artikulu hau Iruñeko kafetegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iruña Kafetegia».
Iruña kafea
Iruña kafearen barnealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′02″N 1°38′35″W / 42.81722°N 1.64306°W / 42.81722; -1.64306
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1888
Kontaktua
HelbideaPlaza del Castillo 44 31001 Pamplona

Iruña kafea[1] (gaztelaniaz: Café Iruña) Iruñeko kafetegi historiko eta ospetsua da, Gazteluko plazan dagoena. 1888an sortua, entzute handia du iruindarren artean. Barnealdeak XIX. mende amaierako eta XX.aren hasierako kafetegi dotore baten giro eta apaindurak ditu. Kanpoaldean, berriz, terraza ederra Gazteluko plazan.

1903an, izen eta tankera bereko kafetegi bat ireki zuten Bilbon.

Iruindar talde batek sortu zuen Iruña kafea 1888an. Hirian argi elektrikoa izan zuen lehenbiziko edaritegia izan zen. Garaiko egunkarien arabera, San Fermin aurreko egunetan ireki zuten, eta "arkupeetaraino bete zen".[2] Harrezkero, iruindarren bilgune garrantzitsua eta kanpotarren topagunea izan zen. Ernest Hemingway idazleak ospetsu bilakatu zuen, bertan elkartzen baitziren The Sun Also Rises eleberriko protagonistak.[1]

1894ko otsailaren 18an, Gamazadako gertakarietan, manifestazio erraldoi bat antolatu zen Castejónen.[3] Hori zela eta, Arana Goiri anaiek eta beste abertzale batzuek tren berezi bat antolatu zuten Bilbotik Iruñera joateko.

Iruña kafean, Sabino eta Luis Arana anaiek estandarte bat diseinatu zuten manifestaziora eramateko. Askoren ustez, estandarte hori Ikurrinaren aurrekaria izan zen:[4] hondo zuriaren gainean San Andresen gurutze berdea zeukan, eta honako esaldiak hizki gorrietan:

« Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra. - Bizkaitarrak agur eiten deutse Naparrei.
Dios y Ley Vieja. - Vizcaya saluda a los Navarros..
[3]
»

Estanislao Arantzadi nafar diputatuaren Juana emazteak brodatu zuen zutoihala.[5]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Iruña Kafea eta Hemingway. pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2024-6-23).
  2. Cafe Iruña: historia. cafeiruna.com (Noiz kontsultatua: 2024-6-24).
  3. a b Estornés Zubizarreta, Idoia. Gamazada. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2024, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-6-24).
  4. Ikurriña. amarauna.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-6-24).
  5. Del Laurac bat a la Ikurriña de Sabino Arana. nabarralde.eus (Noiz kontsultatua: 2024-6-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea