Hego Sudango bandera
Itxura
Hego Sudango bandera Sudango Bigarren Gerra Zibilari amaiera eman zion Bake Itun Zehatza (Comprehensive Peace Agreement, CPA) sinatu eta gero Hego Sudanerako ofizial egin den ikurra da[1].
Lehenago bandera herrialdearen independentziaren alde hamarkada luzeetan borrokatu duen SPLA (Sudan People's Liberation Movement) mugimenduarena izan da. Funtsean Kenyako banderaren oso antzekoa da, triangelu urdin eta urre koloreko izar bat gehituta.
Esanahia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolore bakoitzak hauxe ordezkatzen du[2][3]:
- beltza: herri hegosudandarra.
- gorria: askatasunaren alde isuritako odola.
- berdea: lurraren aberastasuna.
- urdina: Niloko urak.
- urre koloreko izarra, Betleemgo izarra: Hego Sudango estatuen batasuna.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hego Sudango gobernuaren webgunea.
- ↑ Sudan - parties and political groups Flags of the world webgunean.
- ↑ About symbols Hego Sudango gobernuaren webgunean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Banderaren erabilpena Hego Sudango ordezkaritza batek AEBetara egindako bidaia batean.
- (Ingelesez) Izarraren posizioa aldatuta erakusten duen banderaren bertsioa.