Edukira joan

Gurutz Jauregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gurutz Jauregi
dekano

Bizitza
JaiotzaUrretxu, 1946 (77/78 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Hezkuntza
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, legelaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaJakiunde

Inguma: gurutz-jauregi-bereziartu

Gurutz Jauregi Bereziartu (Urretxu, 1946 - ) konstituzio-zuzenbideko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, non errektoreorde eta dekanoa ere izan zen. Demokrazia, nazionalismo eta ETAren historia ikertzeagatik da ezaguna.[1]

Zuzenbideko Irakaslea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreorde, Zuzenbide Fakultateko dekano, eta Konstituzio eta Administrazio Zuzenbideko Departamentuko zuzendari izan da.

Irakasle bisitaria izan da Europako, Estatu Batuetako eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetan: Oxford (Erresuma Batua), Consiglio Nazionale delle Recerche (Erroma), Reykjavik; Reno, Puerto Rico (AEB); Dominikar Errepublika, Bolivia, Peru, Txile, Brasil, Guatemala eta Mexiko.

Nazio Batuen Erakundeko aholkulari zientifikoa izan da.

Ikerketa lan gehienak gai hauen inguruan egin ditu: euskal nazionalismoa, nazioaren teoria, demokraziaren teoria, edo Europar Batasuneko integrazio politikoa.

2007az geroztik, 40 ikertzaile baino gehiago dituen talde baten buru da, Eusko Jaurlaritzak finantzatuta, Europar Batasuna eta Oinarrizko Eskubideak aztergai dituena.

Hamalau liburu idatzi ditu eta berrogeita hamar liburu baino gehiagotan parte hartu du edo zuzendari izan da; hogeita hamar artikulu baino gehiago idatzi ditu, gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, ingelesez, frantsesez, italieraz, alemanez, edo portugesez. -

Euskarazko hiztegiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partu hartu zuen UZEIren hiztegi hauen argitalpenean:[2]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2004: Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Ikerkuntza Saria giza eta gizarte zientzietako curriculum onenari
  • 2003: Eusko Ikaskuntza/Caja Laboral Popular saria humanitateetako eta gizarte zientzietako curriculum onenari
  • 1998: Kazetaritzako El Correo saria.
  • 1995: Giza Eskubideen eta Bakearen Kulturaren aldeko Ana Frank saria (1995);
  • Horrez gain, finalista izan da Saiakerako Anagrama sarian (1994), Kultura Ministerioaren Saiakera Sari Nazionalean, bi aldiz (1995 eta 1997), eta Jovellanos Nazioarteko Saiakera Sarian (2000).
  • Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide osoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Jauregi Bereziartu, Gurutz. Gurutze Jauregi Bereziartu. .
  2. «Gurutz Jauregi Bereziartu :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]