Edukira joan

Gipuzkoako Ohorezko Erregionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gipuzkoako Ohorezko Erregionala
Antolatzailea Liga Nacional de Fútbol Profesional
Konfederazioa UEFA
Sorrera 1949-50
Eremua  Gipuzkoa
Taldeak 18
Maila 6
Igoera Hirugarren Federazioa
Jeitsiera Erregional Preferentea
Garaipen gehien Euskal Herria Eibar (7)
Txapelduna Euskal Herria Eibar Urko (2023-24)
Webgunea www.lfp.es

Gipuzkoako Ohorezko Erregionala Espainiar Estatuko futbol liga sistemako seigarren maila da, Gipuzkoan jokatzen dena.

1913 urtean Iparraldeko Federazioak Bizkaiko Herrialde Txapelketa antolatu zuen eta bertan euskal taldeak aritzen ziren. 1918an Real Unión taldeak irabazi zuen, talde gipuzkoarren garaipen bakarra izan zen. Urte hartan Gipuzkoako Federazioa sortu zen eta Gipuzkoako Herrialde Txapelketa antolatu zuen. Bertan Real Unión eta Erreala izan ziren nagusi.

Erregional Preferentea 1949-1950 denboraldian abiatu zen. 50. 60. eta 70. hamarkadetan hainbat sistema desberdin erabili izan ziren. 1987 arte talde arabarrek ere Gipuzkoako Erregional Preferentean jokatu zuten, baina orduan bitan banatzea erabaki zen. 2007an izena aldatu zitzaion, Ohorezko Erregionala deituz, eta azpiko kategoriari ezarri zitzaion Erregional Preferente izena.

2021-22 denboraldian berrantolaketa bat egin zen Espainiako futbol sisteman eta Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 5. kategoria izatetik 6. kategoria izatera pasa zen.

18 taldek jokatzen dute eta irabazlea Euskadiko hirugarren mailara igotzen da. Azkenengo biak berriz Gipuzkoako Erregional Preferentera jeisten dira. Kopuru hauek aldagarriak dira, hirugarren mailatik talde gipuzkoarrak jeisten diren edo ez ikusi ondoren.

Lehenengo urteak (1951-1976)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen eta egitura aldaketa ugari izan zituen txapelketak. Gehienetan bi fase jokatu ziren, fase erregularra eta txapeldun izendatzeko fasea.

Urtea Irabazlea Oharrak
1949-50 Eibar
1950-51 Arrasate
1951-52¹ Elgoibar Bi multzo: txapeldunak Elgoibar eta Vitoria.
1952-53¹ Hernani Bi multzo: txapeldunak Hernani eta Anaitasuna.
1953-54¹ Ordizia Bi multzo: txapeldunak Recreación eta Elgoibar. Ordizia 2.a izan zen bere multzoan.
1954-55¹ Touring Bi multzo: txapeldunak Touring eta Aretxabaleta.
1955-56¹ Hernani Bi multzo: txapeldunak Hernani eta Eibar Urko.
1956-57¹ Tolosa Bi multzo: txapeldunak Tolosa eta Mutriku.
1957-58¹ Bergara Bi multzo: txapeldunak Lasarte-Michelin eta Bergara.
1958-59 Mutriku
1959-60 Touring
1960-61¹ Euskalduna Bi multzo: txapeldunak Arrasate eta Ilintxa. Euskalduna 2.a izan zen bere multzoan.
1961-62² Amaikak Bat Ligan Amaikak Bat izan zen lehena.
1962-63² Aurrera Ondarroa Ligan Lasarte-Michelin izan zen lehena.
1963-64² Mutriku Ligan Mutriku izan zen lehena.
1964-65² Ordizia Ligan Ordizia izan zen lehena.
1965-66³ A) Pasaia
B) Elgoibar
A) Ligan Beasain izan zen lehena.
B) Ligan Aurrera Ondarroa izan zen lehena.
1966-67³ A) Ilintxa
B) Elgoibar
A) Ligan Lasarte-Michelin izan zen lehena.
B) Ligan Elgoibar izan zen lehena.
1967-68¹ Hernani Bi multzo: txapeldunak Aretxabaleta eta Hernani.
1968-69² Tolosa Ligan Tolosa izan zen lehena.
1969-70² Lasarte-Michelin Ligan Lasarte-Michelin izan zen lehena.
1970-71² Deportivo Alavés Ligan Alavés izan zen lehena.
1971-72² Aretxabaleta Ligan Lasarte-Michelin izan zen lehena.
1972-73² Tolosa Ligan Tolosa izan zen lehena.
1973-74² Real Unión Ligan Bergara izan zen lehena.
1974-75² Lagun Onak Ligan Lagun Onak izan zen lehena.
1975-76² Mutriku Ligan Mutriku izan zen lehena.

Erregional Preferentea (1976-1987)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multzo bakarra osatu zen Araba eta Gipuzkoako taldeekin. Ligan lehena gelditzen zena zen txapelduna.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1976-77 Mutriku Lasarte-Michelin Tolosa
1977-78 Aurrera Ondarroa Lagun Onak Eibar
1978-79 Eibar Aretxabaleta Alavés Aficionados
1979-80 Aretxabaleta Touring Bergara
1980-81 Touring Arrasate Aretxabaleta
1981-82 Aretxabaleta Trintxerpe Arrasate
1982-83 Arrasate Aretxabaleta Pasaia
1983-84 Mutriku Hernani Ordizia
1984-85 Elgoibar Aretxabaleta Arrasate
1985-86 Aurrera Ondarroa Aretxabaleta Alegria
1986-87 Pasaia Arrasate Touring

Gipuzkoarrak bakarrik (1987- )

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987-88 urtetik aurrera talde gipuzkoarren maila izan zen, arabarrek beren Erregional Preferentea eratu baitzuten. Aurrera Ondarroa eta Lesakako Beti Gazte ere gertutasunagatik Gipuzkoako Erregionalean sartuta egon dira baina 2015ean Aurrera Bizkaiko sistemara pasa da.

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1987-88 Mutriku Zumaiako EHU-Zuzenbide
1988-89 Elgoibar Zumaiako Lagun Onak
1989-90 Zarautz Beasain Danak
1990-91 Beasain Lagun Onak Mutriku
1991-92 Touring Urola Anaitasuna
1992-93 Anaitasuna EHU-Zuzenbide Mutriku
1993-94 Aloña Mendi ? ?
1994-95 Lagun Onak EHU-Zuzenbide Zestoa
1995-96 Tolosa Zarautz Aretxabaleta
1996-97 Beti Ona Oiartzun Arrasate
1997-98 Eibar B Anaitasuna Aretxabaleta
1998-99 Bergara Beti Ona Hondarribia
1999-2000 Real Unión B Oiartzun Beti Ona
2000-01 Anaitasuna Zestoa Zarautz
2001-02 Lagun Onak Tolosa Elgoibar
2002-03 Pasaia Tolosa Bergara
2003-04 Elgoibar Zarautz Berio
2004-05 Tolosa EHU Zuzenbidea Zarautz
2005-06 Real Unión B Aloña Mendi Aretxabaleta
2006-07 Zarautz Hernani Zestoa
2007-08 Ordizia Berio Trintxerpe
2008-09 Aretxabaleta Hernani Pasaia
2009-10 Zarautz Aurrera Ondarroa Pasaia
2010-11 Hernani Real Unión B Pasaia
2011-12 Anaitasuna Pasaia Tolosa
2012-13 Oiartzun Hernani Real Unión B
2013-14 Berio Tolosa Aretxabaleta
2014-15 Aurrera Ondarroa Aretxabaleta Hernani
2015-16 Tolosa Anaitasuna Real Unión B
2016-17 Anaitasuna Hernani Aretxabaleta
2017-18 Pasaia Ordizia Tolosa
2018-19 Eibar Urko Tolosa Anaitasuna
2019-204 Anaitasuna Eibar Urko Hernani
2020-21 Eibar Urko Beti Gazte Hernani
2021-22 Touring Eibar Urko Elgoibar
2022-23 Eibar Urko Añorga Oiartzun
2023-24 Eibar Urko Aretxabaleta Zarautz
  • ¹ Bi multzo jokatu ziren 1952 eta 1958 artean eta 1961 eta 1968an. Ondoren multzo bakoitzeko bi lehenen arteko play-offa jokatzen zen txapelduna erabakitzeko.
  • ² Ligako fase erregularra jokatu ondoren lau lehenen arteko play offa jokatu zen txapelduna erabakitzeko, 1962-1965 eta 1969-1976 artean.
  • ³ 1965-66 eta 1966-67 denboraldietan bi multzo izan ziren eta bakoitzeko lehenengo lauek play offa jokatu zuten txapelduna erabakitzeko. Denboraldi hauetan beraz bi txapeldun izan ziren.
  • 4 2020ko martxoan COVID-19 pandemiaren erruz Liga bertan behera gelditu zen eta une horretan zegoen sailkapena ofizial bihurtu zen.
Taldea Garaipenak Urteak
Eibar (A eta B)
7
1950, 1979, 1998, 2019, 2021, 2023, 2024
Mutriku
6
1959, 1964, 1976, 1977, 1984, 1988
Elgoibar
6
1952, 1966, 1967, 1985, 1989, 2004
Tolosa
6
1957, 1969, 1973, 1996, 2005, 2016
Anaitasuna
5
1993, 2001, 2012, 2017, 2020
Touring
5
1955, 1960, 1981, 1992, 2022
Aretxabaleta
4
1972, 1980, 1982, 2009
Hernani
4
1953, 1956, 1968, 2011
Aurrera Ondarroa
4
1963, 1978, 1986, 2015
Pasaia
4
1966, 1987, 2003, 2018
Lagun Onak
3
1975, 1995, 2002
Real Unión B
3
1974, 2000, 2006
Ordizia
3
1954, 1965, 2008
Zarautz
3
1990, 2007, 2010
Arrasate
2
1951, 1983
Bergara
2
1958, 1999
hainbat
1
Euskalduna, Amaikak Bat, Ilintxa, Lasarte-Michelin, Alavés, Beasain, Aloña Mendi, Beti Ona, Oiartzun eta Berio.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]