Estuario
Geografian, estuario bat, ibaien itsasoratzearen zatirik zabalena da, itsaso irekietan edo ozeanoetan, itsasaldiak, zabalagoak eta kulunkatze handiagokoak diren tokietan. Estuario erako itsasoratzea, ibai ibilgu beso bakarraz osatua dago, oso zabal eta sakona den besoa, alboetan, hondartza antzekoak ere izaten dituen arren, non, uren erretiratzeak, ur gaziak jasaten dituzten landareak haztea ahalbidetzen duen. Zabaldutako onil forma izaten dute.
Estuarioak, itsasgoran itsasoko uren sarrerak, ibaiaren urak atxikitzen duelako gertatzen da, itsasbeheran, ur guztia, abiadura handian sartzen delarik itsaso edo ozeanoan, ibaiaren ibilgua garbitu eta sakontzen laguntzen duena, sarritan, padura gune handiak utziz.
Zabalera handieneko itsasaldiak, Frantzia ipar-mendebaldeko estuarioetan gertatzen dira, eta, batez ere, Kanadako ekialdeko kostaldean, (Fundyko badia, 16 metro inguru). Rance ibaiak (Frantzia) ekoizpen hidroelektriko sistema bat du, itsasaldien indarra, bere itsasoratze tokiko estuarioan erabiliz, itsasgorarekin zein itsasbeherarekin. Estuarioetako ekosistemak, bere ekoizpen biologiko handiagatik eta bere biodibertsitate handiagatik bereizten dira.
Estuarioak ekuatore aldean, oso urriak dira, baita ozeanoetan ere, itsasaldien zabalera txikia eta ibaiek dakartzaten sedimentu ugarien ondorioz. Arrazoi honegatik, Niger ibaia, Amazonas, Orinoko eta ekuatoretik gertu aurkitzen diren beste ibai asko eta asko, estuarioetan itsasoratu ordez, delta eratuz itsasoratzen dira, ozeano irekietan itsasoratu arren.
Estuario adibide on bat, Tajoren estuarioa da, Lisboan.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako Atlantikoko kostaldeko artzainek, euren ardiak toki hauetara bazkatzera eramaten dituzte itsasbeheran (landaretza halofiloa), honela, ardien okelak gatz kopuru handia jasotzen duelarik, oso preziatua dena (mouton de pré salé).