Edukira joan

Esperanza Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Esperanza Kirol Elkartea Donostiako kirol elkartea da, 1912an sortua. Egoitza Parte Zaharreko San Bizente kalean du. Egun pilota eta txirrindularitza sailak ditu, eta elkarte gastronomikoa ere bada.

Esperanza Kirol Elkartea, futbolean 1916an.

Elkartearen futbol atalari dagokionez, 1912 urtetik aurrera Gipuzkoako Herrialde Txapelketan aritu ohi zen eta aureneko urteetan lau aldiz sailkatu zen hirugarren postuan, Real Unión eta Errealaren atzetik beti ere. Espainiako Liga Txapelketa hasi zenean, berriz, taldeak Erregional Maila utzi zuen, eta Hirugarren Mailan jokatzeko sailkatu zen, 1929-30 denboraldian zehazki. Gerora, futbol sekzio hori desagertu egin zen.

Esperanza taldeko batela, Kontxan (1948). Tostetan Inus Etxeberria, Joxe 'Historias' Galdós, Juanito Lasurtegi eta Javier Puerta, eta Ramon Fdez Vaqueriza patroi.

Arraunketa[1] sail indartsua izan zuen hainbat urtez, eta donostiarren ordezkaritza izan zuen bere traineruak 1940ko hamarkadaren amaieran eta 1950ekoan. Garaipen nagusi gisa, Kontxako Bandera eta Santanderko Bandera irabazi zituen 1950ean, eta Espainiako Batel Txapelketa 1948an Madrilen[2].

Beste atal batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol anitzeko elkartea izen zen, eta, aipatutako beste atal horiez gainera, eduki zituen atletismo, patin-hockey eta eskubaloi sailak ere. Eskubaloikoa Espainiako txapelduna izan zen 1944an. Gaur egun, klubak bizirik dirau, eta pilota eta txirrindularitza sailak ditu.

Halaber, elkarte gastronomikoa du, eta Parte Zaharreko bizitzaren partaide da zenbait arlotan. Adibidez, Danborradan konpainia ere atera du.

Arraunketako palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Hirugarrena 1949an.

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. [1] Esperanzaren mendeurrenean egindako elkarrizketa (Irutxuloko HITZA 2012-09-06)
  2. PUERTA, Iñigo (2016): 419
  3. 1949ko Banderako irudiak NO-DOko dokumental batean (06:02 minututik aurrera Esperanzako ontzia ageri da)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]