Ereñotzu
Itxura
Ereñotzu | |
---|---|
Euskal Herria | |
San Antonio baselizaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Hernani |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′33″N 1°56′21″W / 43.2425°N 1.9392°W |
Ereñotzu Hernaniko (Gipuzkoa) toki entitate txikia da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 403 biztanle ditu. Hernani herritik 6 km-ra dago, Goizuetarako bidean. 400 pertsona inguru bizi dira bertan. Ereñotzuk herri txiki baten itxura du. XIX. mendean sortu zen Urumea ibaiaren ondoan, Ereñotzu baserriaren eta ermita baten inguruan.
2010eko urriaren 7an Gipuzkoako Foru Aldundiak Foru Dekretu bidez, Ereñotzu toki entitate txiki eratu zuen, ordura arteko auzo maila kenduz. Erenotzuk, lau bokalez eta auzo-alkate batez osatutako auzo-batzarra du.[1]
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2010 | 2015 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
447 | 444 | 429 | 416 | 424 | 409 | 407 | 403 | 403 | 451 | 448 | 463 | 485 | 495 |
Ondare nabarmena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Manuel Lujanbio "Txirrita", bertsolaria.
- Xabier Solano, musikaria (Etzakit, The Solanos eta Esne Beltzako abeslaria eta Fermin Muguruzaren taldeko kidea).
- Mikel Peruarena, idazlea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 26/2010 Foru Dekretua, urriaren 7koa, Hernaniko udalerrian Ereñotzuko toki entitate txikia eratzekoa.. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (Noiz kontsultatua: 2011-02-17).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |