Edukira joan

Edward Rydz-Śmigły

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Rydz-Śmigły

lehendakari

Bizitza
JaiotzaBerezhany (en) Itzuli1886ko martxoaren 11
Herrialdea Polonia
HeriotzaVarsovia1941eko abenduaren 2a (55 urte)
Hobiratze lekuaPowązki Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaJagellondar Unibertsitatea
Jan Matejko Academy of Fine Arts in Krakow (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakofizierra, poeta, margolaria, idazlea eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraInfanteria
GraduaPoloniako marexala
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Polish–Ukrainian War (en) Itzuli
Polonia-Sobietar Batasuna Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Camp of National Unity (en) Itzuli

Find a Grave: 31543086 Edit the value on Wikidata

Edward Rydz-Śmigły, gerraren izena Śmigły, Tarłowski, Adam Zawisza (Łapszyn, Brzeżanytik gertu, Galitzia eta Lodomeriako Erresuma, Austria-Hungaria, 1886ko martxoaren 11Varsovia, 1941eko abenduaren 2a) poloniar militarra izan zen.

Filosofia eta historia ikasi zituen Jagellondar Unibertsitatean eta gero margolaritza Krakovian, Vienan eta Munichen. Vienako erreserbako ofizialen eskolan ere jaso zuen prestakuntza. Lehen Mundu Gerran, Józef Piłsudskik zuzendutako Poloniako brigadan borrokatu zuen eta gudu askotan egin zien aurre errusiarrei. 1917an kartzelan sartu zuten, austriarrei leialtasuna zin egiteari uko egin ondoren.

Poloniako independentziaren ondoren, brigadier jeneral izendatu zuten. Polonia-Sobietar Batasuna Gerran garaipen erabakigarriak lortu zituen. Armadako Inspektore Nagusi izendatu zuten, eta Piłsudski hil ondoren, Poloniako Mariskal bihurtu zen. Garai hartan, Ignacy Mościcki Poloniako presidentearen atzetik estatuko bigarren gizona eta de facto estatuburua izan zen.

1939an, Poloniako armadako komandante-burua zen. Poloniaren inbasioa geldiarazten saiatu zen, arrakastarik gabe. 1939ko irailaren 18an Errumaniara ihes egin zuen eta han giltzapetu zuten. Armada klandestino bat sortzen hasi zen eta armadaren buruzagitzka Władysław Sikorskiri eman zion. Hungarian zehar Errumaniatik ihes egin eta Poloniara iristea lortu zuen, baina lau aste geroago hil zen.