Diosdado Macapagal
Diosdado Pangan Macapagal Sr (Lubao, Pampanga, 1910eko irailaren 28a - Makati, 1997ko apirilaren 21a) Filipinetako 9. presidentea izan zen 1961etik 1965era.
Filipinetako Unibertsitatean eta Santo Tomasko Unibertsitatean graduatu zen, eta abokatu gisa lan egin zuen gobernuarentzat. 1949an Ordezkarien Ganberako kide hautatu zuten, eta 1957an presidenteorde, Carlos P. Garcia presidentearekin batera.
1961ean Garcia garaitu zuen presidentetzarako hauteskundeetan. Ustelkeriarekin amaitzeko eta ekonomia suspertzeko lan egin zuen, nahiz eta neurri askok Kongresuaren oposizioari aurre egin. 1965ean berriz aukeratzen saiatu zen, baina Ferdinand Marcosek garaitu egin zuen.
1970ean 1973ko Konstituzioa idazteaz arduratzen zen konbentzio konstituzionaleko presidente hautatu zuten.
Alaba Gloria Macapagal-Arroyo Filipinetako presidentea izan zen 2001etik 2010era.