Edukira joan

Daniel Vivian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Daniel Vivian
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDaniel Vivian Moreno
JaiotzaGasteiz1999ko uztailaren 5a (25 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Baskonia Kirol Kluba2016 / 2018440
Bilbao Athletic2017 / 2020484
Euskal Herriko futbol selekzioa2019 / 10
Club Deportivo Mirandés2020 / 2021322
Athletic2021 / 1033
Espainiako futbol selekzio nazionala2024 / 20
 
Posizio edo espezialitateaerdiko atzelaria
Kirol zenbakia3
Lateralitateaeskuina
Altuera1,84 metro

UEFA: 250194503 Edit the value on Wikidata

Daniel Vivian Moreno (Gasteiz, Araba, 1999ko uztailaren 5a) Euskal Herritar futbolaria da, erdiko atzelari lanetan aritzen dena.

Bere ibilbidea Gasteizko San Viator taldean hasi zuen, 2009an Deportivo Alaveseko harrobira jauzi egin zuen arte. 2011n Lakua KEra joan zen. 2012an Gasteizko Ariznabarra KEra pasa zen eta hurrengo hiru kanpainak bertan jokatu zituen. 2015ean Bilboko Santutxu FK taldearekin proba bat egiteko eskaintza egin zuen, Bizkaiko futbolean maila handiagoa ikusten zuelako. Azkenean, proba hori gainditu ondoren, Ibai Gómez futbolariak entrenatzen zuen "C" Gaztean sartu zen.[1] Denboraldi bikaina egin ostean, Athleticek fitxatu eta hirugarren mailako Baskonian hasi zen.[2] 2017-18 denboraldian, Baskonia eta Bilbao Athletic tartekatu zituen, eta lehen taldeko deialdietan ere sartu zen: Jose Angel Zigandak zuzentzen zuena, liga txapelketaren azken jardunaldirako deitu zion.[3] Hurrengo denboraldian ezinbesteko bilakatu zen filialean eta urte hartako lehen taldeko denboraldi-aurrean parte hartu zuen.[4] 2019ko maiatzaren 29an, Bilbao Athleticeko beste lau jokalarirekin batera, Euskal Herriko selekzioarekin Panamaren aurkako lagunarteko batean debuta egin zuen.[5] 2020ko abuztuaren 12an, kontratua 2023ra arte berritu eta egun batera, Mirandesi utzi zioten denboraldi baterako.[6][7]

Kirol Ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko ekainaren 29an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
Euskal Herria
3. 2016/17 30 0 - - - - - - - - 30 0
3. 2017/18 14 0 - - - - - - - - 14 0
Denera 44 0 - - - - - - - - 44 0
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2017/18 4 0 - - - - - - - - 4 0
2.B 2018/19 32 2 - - - - - - - - 32 2
2.B 2019/20 12 2 - - - - - - - - 12 2
Denera 48 4 - - - - - - - - 48 4
Mirandes
Espainia
2. 2020/21 32 2 0 0 - - - - - - 32 2
Denera 32 2 0 0 - - - - - - 32 2
Athletic
Euskal Herria
1. 2021/22 24 2 3 0 - - - - - - 0 0 27 2
1. 2022/23 29 1 7 0 - - - - - - - - 36 1
1. 2023/24 33 0 7 0 - - - - - - - - 40 0
1. 2024/25 - - - - - - - - - - - - - -
Denera 86 3 17 0 - - - - - - 0 0 103 3
Ibilbide osoan 210 9 17 0 - - - - - - 0 0 227 9

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]