Carlos Bueno
Carlos Heber Bueno Suárez (Artigas, 1980ko maiatzaren 10a-) futbolari uruguaiarra da. Universidad de Chilen jokatzen du, aurrelaria bezala.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peñarol klube uruguaiarran hasi zen profesionalki 1999an. Urte hauetan liga bitan irabazi zuten. 2005ean Europara jauzia egin zuen Paris Saint Germainen eskutik. 2005-2006 denboraldian ez zuen ia ezer ere ez jokatu eta hurrengo urtean Sporting Clube de Portugalera joan zen mailegu moduan. 2007an hegoamerikara itzuli zen.
Real Sociedad
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an Martín Lasarte, errealaren entrenatzaile berria, Bueno sinatu zuen, mailegu moduan. Urte honetan Buenok 12 gol egin zituen, igoera lortzeko garrantzi handia izan zuten golak.
Denboraldia bukatzean Universidad de Chileren jokalaria bilakatu zen.
Selekzio nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an lehenengo aldiz jokatu zuen uruguaiko selekzioarekin, Argentinaren kontra. 24 aldiz izan da internazionala.
Klubak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kluba | Liga | Urteak |
---|---|---|
Peñarol | Uruguai | 1999-2005 |
Paris Saint-Germain | Frantzia | 2005-2006 |
Sporting Clube de Portugal | Portugal | 2006-2007 |
Boca Juniors | Argentina | 2007 |
Peñarol | Uruguai | 2008-2009 |
Real Sociedad | Espainia | 2009-2010 |
Universidad De Chile | Txile | 2010- |