Biltzar-zentro
Itxura
Biltzar-zentroa edo biltzar-jauregia erakusketa-espazio handiak eta era askotako espazio txikiagoak konbinatzen dituen gune arkitektonikoa da: azokak, jendaurreko ikuskizunak, konferentziak, biltzar korporatiboak, aisiako jarduerak eta musika-entzunaldiak egiteko egokia izaten da.[1]
Euskal Herriko hirietan hainbat daude: Bilbao Exhibition Centre Barakaldon, Irati Erakustazoka Biarritzen, Euskalduna jauregia Bilbon, Kursaal jauregia Donostian, Europa Gasteizen, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Erakustazoka Irunen edota Baluarte jauregia eta Refena Iruñean
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Azokak, Biltzarrak eta Jendaurreko Ikuskizunak Hiztegia] [2017]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |