Bigas Luna
Bigas Luna | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Josep Joan Bigas Luna |
Jaiotza | Bartzelona, 1946ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Espainia |
Bizilekua | Bartzelona |
Heriotza | La Riera de Gaià, 2013ko apirilaren 6a (67 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta diseinatzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Josep Joan Bigas Luna, artistikoki Bigas Luna bezala ezaguna, (Bartzelona, 1946ko martxoaren 19a - La Riera de Gaià, Tarragona, 2013ko apirilaren 6a), Kataluniako zuzendari eta gidoigile ospetsua.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1946ko martxoaren 19an Bartzelonan jaio zen. Industri- eta barne-diseinuan aritutakoa, 1969an Carles Rialtekin batera Gris Estudio sortu zuen. Haren diseinu batzuk Bartzelonan eta Londresen aurkeztuak izan ziren; arlo horretan sari desberdinak jaso zituen. Urte horietan ere pinturaren munduan sartu zen erakusketa batzuk eginez. 1969tik 1976ra Bartzelonako Eina eta Elisava eskoletan ikasle zein irakasle bezala ibili zen. 1973an bere lehenengo film zuzendu zuen eta 1976tik aurrera buru-belarri zinema munduan murgildu zen. 1998an Kataluniako Generalitatek Zinema Sari Nazionala eman zion. 2002 BL plataforma bultzatu zuen; haren bitartez teknologia berrien presentzia zineman indartu nahi zen eta, halaber, balore berriak bultzatu. Leuzemiaz gaixorik 2013ko apirilaren 6an Tarragonako La Riera de Gaiàn hil egin zen.[1]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Historias impúdicas (1977), zuzendari
- Tatuaje (1976), zuzendari
- Bilbao (1978), zuzendari
- Caniche (1979), zuzendari
- Renacer (1981), zuzendari
- Lola (1986),zuzendari
- Angustia (1987), gidoilari eta zuzendari
- Las edades de Lulú (1990), gidoilari eta zuzendari
- Jamón, jamón (1992), gidoilari eta zuzendari
- Huevos de oro (1993), zuzendari
- La teta y la luna (1994), zuzendari
- Lumière et compagnie (1995), film labur baten zuzendari
- Bámbola (1996), zuzendari
- La camarera del Titanic (1997), gidoilari eta zuzendari
- Volavérunt (1999), zuzendari
- Son de mar (2001), zuzendari
- Collar de moscas (2002) zuzendari (film laburra)
- Yo soy la Juani (2006), zuzendari
- Con el corazón (2007) zuzendari (film laburra)
- Di Di Hollywood (2010), zuzendari[2]
- El Mecanoscrit del segon origen, Manuel de Pedrolo nobelagilearen liburuan oinarritutako filma prestatzen ari zen.[3]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zuzendaritza onenari Zilarrezko Leohia: Jamón, jamón (1992)
- Gidoi onenari saria: La teta y la luna (1994)
- Epamahaiaren Sari Berezia Donostiako Zinemaldian: Huevos de oro'' (1993)
- Zilarrezko maskorra Donostiako Zinemaldian: Volavérunt (1999).
Beste sari batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Goya Saria hobeto egokitutako gidoiari: La camarera del Titanic (1998).
- Castillete de Oro Saria Cante de las Minas Jaialdian, La Unión, Murtzia (2012).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://cultura.elpais.com/cultura/2013/04/06/actualidad/1365245619_473042.html
- ↑ http://www.lavanguardia.com/cine/20130406/54370984140/bigas-luna.html
- ↑ http://www.lavanguardia.com/cine/20130406/54372079238/bigas-luna-pelicula-inacabada.html
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bigas Luna |
- (Gaztelaniaz): Bigas Lunaren web orri pertsonala.
- (Ingelesez): Internet Movie Database.
- (Gaztelaniaz): Gara egunkariaren artikulua.[Betiko hautsitako esteka]