Bakarne Atxukarro
Bakarne Atxukarro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Bakarne Atxukarro Estomba |
Jaiotza | Irun, 1974ko abuztuaren 19a (50 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Bakarne Atxukarro Estomba (Irun, Gipuzkoa, 1974ko abuztuak 19) umeentzako istorioen idazlea (helduei begirako lanak argitaratzen ere hasi da) eta kazetaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarne Atxukarro Estomba Irunen jaio zen 1974an eta orain Iruñean bizi da; bertan, Nafarroako Unibertsitatean ikasi eta Kazetaritzan lizentziatu zen. Ondoren, idaztea betidanik gustoko izan duenez, umeentzako hainbat liburu egin ditu.[1][2]
Bere buruari buruz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bera nola den argi dauka: Komunikazioaren eta, oro har, kulturaren zale amorratua da. Esperientzia dauka prestakuntza eta dibulgazioan, komunikabideetan, testuen edizioan, marketinean, publizitatean, programazio kulturalean eta ekitaldien antolaketan. Historia, tradizioak eta mitologia ere interesatzen zaizkio, baita egunero gauza berriak ikastea ere. Bere lan profesionala alde batera utzita, haurrentzako[3] eta gazteentzako ipuinak idazten ditu beste bi pertsonekin batera (bi crack-ekin haren esanetan). Euskal mitologiari buruzko eta emakumeei eta beste gai batzuei buruzko hamarretik gora liburu argitaratu ditu, Amazonen eta liburu-dendetan aurki ditzazkegunak. Euskalduna da eta euskaraz bizi da.[2]
Historian izan diren ezagutu beharreko emakumeen inguruan bi lan argitaratu ditu: Sarerik gabe eta Gizalabak[4][5]. Bigarren honetan Euskalerria Irratian azken hiru denboralditan eginiko kolaborazioak bildu eta QR kodeen bidez testuak eta irratiko podcastak uztartu ditu.[6]
Jardunbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñean (Nafarroa) bizi den Irundarra (Gipuzkoa 1974). Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen eta gaur egun Iruñerriko Mankomunitateko komunikazio teknikaria da.
Kazetaritzan lizentziatua, hainbat komunikabidetan eta komunikazio-kabinetetan egin du lan.
1997an argitaratu zuen lehen liburua: 'Ametsa: un sueño hecho realidad', eta 2007an bigarrena: 'Coral Barañain: 25 años contando canciones y cantando historias', 2014an, Izaskun Zubialde Grajirenaren eta Asun Egurzaren laguntzarekin, "Euskal Mitologia. Haurrentzako ipuinak" argitaratu zuen Amazonen. Horren ondorioz, hiru egunetan 12.000 deskarga lortu zituzten hainbat tokitatik: Txiletik, Mexikotik, Estatu Batuetatik eta Alemaniatik edo Asturiastik, Granadatik edo Errioxatik.
Hori ikusita, Denonartean argitaletxeak prioektua onartu zuen, eta horri esker "Euskal Mitologia. Haurrentzako ipuinak" (I eta II) eraman zituzten kalera, baita Txalaparta argitaletxearen eskutik "Euskal Mitologia haurreei kontatua" liburua ere. Guztiak euskarazko eta gaztelaniazko edizioetan argitaratu zituzten aldi berean, eta, ondoren, frantsesera eta ingelesera itzuli ziren.
Handik aurrera Denonartean argitaletxearekin jarraitu zuten elkarlanean eta pertsonaia mitologikoetan oinarritutako ipuin bilduma bat kaleratu zuen hirukoteak: "Olentzero eta Mari Domingi", "Basajaun", "Tartalo" eta "Mari", baita emozioetan eta komunikazio-beharretan oinarritutako beste bi ipuin ere: "Lekim, kobezuloetako umea", eta "Sumendi bat baratzean". 2023.ean, gainera "Irulegiko eskua" ipuina kaleratu zuten hiruek; asmatutako ipuin bat, benetako testuinguru batean kokatua.
Argitaletxe beraren eskutik eta Izaskunekin batera 2018an, Gazte Literaturako Euskadi sariko finalista izan ziren"Sarerik gabe" eleberriarekin. Eta, 2021ean, lagun bera izan zuen Erein argitaletxearen eskutik "Rotia eta Rensu" zazpi ipuinen bilduma argitaratzerakoan. Azkenik, 2023an Aitziber Alonsorekin batera "Herri Inauteriak, haurreentzako ipuinak" liburua kaleratu zuten Txalaparta argitaletxearen eskutik.
Helduentzako idazle gisa, hainbat lan idatzi ditu: "Emakume baten hausnarketak", "Gizalabak" eta "El café de los miércoles" (Erein). Halaber, Nafarroako Idazleen Elkartearen eta Oskarbi elkartearen liburu bateratuetan ere argitaratu ditu kontakizunak, baita Ondare elkartearen "Irun, historia erraldoia" liburuan ere.
2022an musika ekitaldien gidoiak ekin zion egiteari. Horrez gain, mintzaldiak, aurkezpenak eta tailerrak ematen ditu.
Iruñeko bertako Euskalerria Irratiko kolaboratzailea da, eta, bertan, emakumeei buruz hitz egiten du astero "Gizalabak" saioan. Noizean behin gai berbera hartzen du hizpide "Ze Berri?" aldizkarian.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mari (Denonartean 2021)
- Rotia eta Rensu (Erein, 2021)
- El café de los miércoles (Erein, 2021) Helduentzat idatzi duen lehendabiziko eleberria, Erein argitaletxearen eskutik.
- Gizalabak, (Amazon 2020)
- Tartalo ( Denonartean 2020)
- Basajaun (Denonartean 2019)
- Olentzero eta Maridomingi (Denonartean 2018)
- Sarerik gabe (Denonartean 2018)
- Sumendi bat baratzean (Denonartean, 2017)
- Lekim, kobazuelako gizakia (Denonartean 2017)
- Emakume baten hausnarketak (Amazon 2016)
- Euskal mitologia II. Haurrentzako ipuinak (Denonartea Editoriala, 2016) (gaztelerazko bertsioa ere badu)
- Euskal mitologia: Haurrei kontatua (Txalaparta Editoriala, 2016) (gaztelerazko/ingelesazko bertsioa ere badu)
- Euskal mitologia I. Haurrentzako ipuinak (Denonartea Editoriala, 2015) (gaztelerazko bertsioa ere badu)
- Irulegiko eskua (Denonartean, 2023)
- Herri inauteriak. Haurrentzako ipuinak (Txalaparta, 2023)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Https://www.txalaparta.eus/eu/liburu-denda/egileak/bakarne-atxukarro-estomba%7CTxalaparta.eus=[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Https://es.linkedin.com/in/bakarne-atxukarro-estomba
- ↑ «Bakarne Atxukarroren ipuhina - Nafarroa» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
- ↑ «"Historiako emakumeek sekulako trabak izan dituzte"» Nafarroako Hitza 2020-11-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
- ↑ «'Gizalabak', irratitik paperera - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-01).
- ↑ «"Gizonek idazten dute historia eta gauzak beren erara kontatzen dituzte"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-09).