Aston Villa Football Club
Ezizena(k) | The Villains ("Arloteak") The Villa, Villa The Lions ("Leoiak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1874 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Villa Park, Aston auzoa edukiera: 42.783 lagun inaugurazioa: 1897 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Nassef Sawiris | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Unai Emery | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Premier League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://www.avfc.co.uk/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Aston Villa Football Club (herri hizkeran The Villa, Villa edota The Villans ezizenekin ezagunak da) Ingalaterrako West Midlands konderrian dagoen Birmingham hiriko futbol taldea da. 1874ko martxoan sortua izan zen eta Ingalaterrako FA Premier League ligan jokatzen du. 1888an Football League ligako kide fundatzailea izan zen, baita 1992an Premier League ligakoa ere. Ingalaterrako talde zahar eta sarituenetakoa da. 1897. urtea ezkeroztik beti Villa Park futbol zelai mitikoan jokatu izan du.
Hiriko beste talde historikoa den Birmingham City taldearekin sekulako lehia handia du. Aston Villa eta Birmingham City taldeen arteko lehenbiziko Birminghamgo derbya 1879an jokatu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendea: urrezko aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Handswortheko Villa Cross Wesleytar kaperako partaideek sortu zuten taldea 1874ko martxoan. Gaur egun Handsworth Birminghamek irentsitako auzoa da. Aston Villak jokaturiko lehenengo partida Aston Brook St Mary's errugbi taldearen aurka izan zen, lehenengo zatia errugbiaren arauekin eta bigarrena futbolarenarekin.
Berehala bihurtu zen eskualdeko talderik onena eta 1887an Ingalaterrako Kopa irabazi zuten. 1888an Ingalaterrako Liga sortu zuten 12 taldeetako bat izan zen.
Aston Villa Viktoria Erresuma Batukoaren erregealdiko talderik onena bihurtu zen 5 Liga eta 3 Kopa eskuratu baitzituen.
XX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maila onean aritzen jarraitu arren tituluak ez ziren hain erraz iritsi XX mendearen lehenengo erdian. 1905 eta 1913ko Kopak lortu zituen eta garai hartako denboraldi aipagarriena 1920 urtekoa izan zuen Liga eta Kopa irabazi baitzituen. Ordutik aurrera gainbehera iritsi zen eta 1936an maila galdu zuen.
Bi hamarkada itxaron behar izan zituen titulu berri bat eskuratzeko, 1957ko Kopa hain zuzen ere. 1961ean Ingalaterrako League Cuparen lehen edizioa irabazi zuen.
Ron Saunders: 2. urrrezko aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1974 urtean Ron Saunders entrenatzailea fitxatu zuten eta lehenengo denboraldian Ligako Kopa berri bat irabazi zuen. Taldea moldatzen eta hobetzen hasi zen eta prozesu honen fruitua 80. hamarkadaren hasieran iritsi zen, 1981eko Liga eta 1982ko Europako Kopa eta Superkopa irabaztean.
Denboraldi bikain hauen ondoren taldeak beherantz egin zuen eta 1987an maila galdu zuen berriz. Hala ere 1992an Premier League txapelketa berria abiarazi zenerako Aston Villa Liga honen sortzaileetakoa zen. 90. hamarkadan Ligako beste bi Kopa lortu zituen, lehiaketa honen espezialista dela erakutsiz.
XXI. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mende berria ongi hasi zuen Ingalaterrako Kopako finala jokatuz, nahiz eta Chelseak garaitu zuen. Hurrengo urteetan lehen mailako erdialdeko postuetan aritu izan da baina azken aldian arazo ugari izan ditu eta 2016an bi entrenatzaile bota eta 17 puntu bakarrik eskuratuta maila galdu zuen.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat uniforme izan ondoren, 1886an elastiko marroi urdina eta praka zuriak proposatu ziren. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik marroia beharrean granatea erabili zen azkenean. 1886an arlekin itxurako elastikoa atera zuen eta 1890tik aurrera gaur egun ezagutzen duguna. Aldatu izan den gauza bakarra galtzerdiak izan dira, granate, urdin argi, beltz edo zuriak erabili izan baititu.
|
|
|
|
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
|
2023/2024 Taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2023ko uztailaren 14an eguneratua.
|
|
Utzitako jokalariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
Irabazitako txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingalaterran: 20
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ingalaterrako Liga (7) :
- 1893-94, 1895-96, 1896-97, 1898-99, 1899-00, 1919-20, 1980-81.
- Ingalaterrako Kopa (7) :
- 1886-87, 1894-95, 1896-97, 1904-05, 1912-13, 1919-20, 1956-57.
- Ingalaterrako League Cup (5) :
- 1961, 1975, 1977, 1994, 1996.
- Ingalaterrako Superkopa (1) :
- 1981.
Nazio artean: 4
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 1982
- Txapelduna (1): 1982
- Txapelduna (1): 1982
- Txapelduna (2): 2001, 2008.
Jokalari ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gordon Cowans, Eric Houghton, Brian Little, Dennis Mortimer, Ron Saunders, Peter Withe, Paul McGrath, Peter McParland, Charlie Aitken, William McGregor, George Ramsay, Trevor Ford eta Steve Staunton.
Euskal taldeen aurkako partidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Aston Villak euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1977-78 | UEFA Kopa | Final zortzirenak | Aston Villa Athletic |
2-0 1-1 |
Athletic Aston Villa |
1994-95 | UEFA Kopa | Final hamaseirenak | Athletic Aston Villa |
0-0 2-1 |
Aston Villa Athletic |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Official Aston Villaren webgune ofiziala
Premier League 2022-23 |
Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham |
Leeds United | Leicester City | Liverpool |