Arthur Wellesley
- Artikulu hau lehenengo dukeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arthur Wellesley (argipena)».
- Artikulu hau britainiar militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Wellington (argipena)».
Arthur Wellesley, Wellingtongo lehen dukea, (1769ko maiatzaren 1a – 1852ko irailaren 14a) Erresuma Batuko militarra eta politikaria izan zen, XIX. mendeko nabarmenduenetakoa, Irlandako noblezia protestanteko jatorrikoa.
Napoleondar Gerretan, bere agintea entzutetsu bilakatu zen Iberiar Penintsulako Gerran. 1812an Wellingtongo markes izendatu zuten, Gasteizko guduaren ostean berriz (1813) zelai-mariskal. 1814ean Wellingtongo markes izatetik duke izatera igaro zen, lortutako garaipenengatik. Bere armadako ibilaldiaren gailurra Waterlooko guduan etorri zen, non, von Blucherrekin batera, Napoleon Bonaparte behin betiko azpiratu baitzuen.
Ondoren, politikagintzan hasi zen, eta bitan Erresuma Batuko Lehen Ministro izan zen, tory alderdiaren izenean, eta Lorden Etxeko buru nabarmenduenetakoa izan zen 1846an erretreta hartu arte.
Haren omenezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gasteizen (Araba), kale batek haren izena du: Wellingtongo Dukearen kaleak, alegia.
Dublin jaioterrian, haren omenezko Wellington monumentua dago.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arthur Wellesley |
- Arthur Wellesley (argipena), izen bereko familiako zazpi kideak
- Apsley House
- 1769ko jaiotzak
- 1852ko heriotzak
- Erresuma Batuko lehen ministroak
- Erresuma Batuko jeneralak
- Iberiar Penintsulako Gerrako militarrak
- Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko politikariak
- Napoleondar Gerretako militarrak
- Dublindarrak
- Irlandako anglikanoak
- Galtzariaren zaldunak
- Espainiako handikiak
- Eton Collegen ikasitakoak
- Ingalaterrako barrutietako Erresuma Batuko parlamentariak
- Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kideak
- Erresuma Batuko Kanpo Aferen Estatu Idazkariak
- Erresuma Batuko Estatu Idazkariak
- Erresuma Batuko landa mariskalak
- Bainuaren Ordenako Gurutze Handiko zaldunak