Antonio Sagardía
Antonio Sagardía | |||
---|---|---|---|
1940ko azaroaren 23a - 1941eko otsailaren 7a ← Miguel Abriat Cantó (en) - Ricardo Marzo Pellicer (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Zaragoza, 1880ko urtarrilaren 5a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Madril, 1962ko urtarrilaren 16a (82 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Izengoitia(k) | El carnicero de Pallars | ||
Zerbitzu militarra | |||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Antonio Sagardía Ramos (Zaragoza, 1880ko urtarrilaren 5a - Madril, 1962ko urtarrilaren 16a) espainiar militarra izan zen, Espainiako Gerra Zibilan erakutsi zuen krudelkeriarengatik oso ezaguna. Sagardía zutabeak Donostia eta Gipuzkoako eremu handiak okupatu zituen. Kataluniako Pallars Sobiràn Carnicero de Pallars (Pallarseko harakina) ezizenez ezaguna izan zen.[1] Haren familiak euskaldun jatorria zuen, Malerrekako Gaztelu herrikoa.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zaragozan jaioa, oso gazte Espainiako Armadan sartu zen. 1921ean koronela zen. Errepublikaren proklamazioarekin Azaña legeaz baliatuz ejertzitoa utzi zuen; lege horrek errepublikarekin ados ez zeuden militarrei ejertzitoa uzteko aukera ematen zien. Ondoren, Frantziara joan zen eta han zegoen militarrek 1936ko kolpea eman zutenean. Emilio Molak deituta,[2] Sagardia Iruñera joan zen eta Gipuzkoa konkistatzeko plana burutu zuen. Behin Donostian Sagardía zutabea antolatu zuen, 750ekin antolatutako batailoia.[3]
1937ko abuztuan eta irailean Santanderreko guduan hartu zuen parte. Hilabete haietan zutabe horrek zibilen zein soldadu errepublikanoen aurka eragindako errepresioa bortitza izan zen, epaiketarik gabeko exekuzio ugariekin.[4] Iparraldeko Frontea erorita, Sargardía zutabea frankisten Nafarroako Armada Gorputzaren 62. Dibisio bihurtu zen eta Aragoiko Frontera eraman zuten. 1938ko apirilean Sagardiaren gizonak Segreko Frontean zegoen.[5] Han esan zuen bere irudi definitu duen esaldia: Fusilaré a diez catalanes por cada hombre muerto de mi guardia. (Nire guardiako hildako gizon bakoitzaren truke hamar katalan fusilatuko ditut)[6] Eta maiatzean zehar haren hitza ondo asko bete zuen: Pallars Sobirà eskualdean 67 pertsona fusilatu zituen, tartean emakumeak, zaharrak eta haurrak, gehienek politikoki definitu gabeak. "38ko santu errugabeak" bezala ezagutzen zaie.[7] 1939ko urtarrilean Kataluniako kanpainan parte hartu zuen eta martxoaren 30ean Alcalá de Henaresen sartu zen.
Gerra ondoren, 1940ko irailean Alemania nazira joan zen segizioan zegoen eta hurrengo hilabetean Donostian Heinrich Himmler jaso zuten autoritate frankisten artean zegoen.[8]
Espainiako Cartagena probintziaren Gobernadore Militarra izan zen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Del Alto Ebro a las fuentes del Llobregat. Treinta y dos meses de guerra de la 62 División (1940). Madril: Editora Nacional, 1940.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cabré, Jaume. (2007). De stemmen van de Pamano. , 99 or..
- ↑ http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1956/09/02/035.html
- ↑ «Tras la Columna Sagardía» Diario Vasco 2010-05-29.
- ↑ Sanz Hoya, Julián. (2009). La construcción de la dictadura franquista en Cantabria. , 124 or..
- ↑ Montse Armengou, Ricard Belis. (2004). Las Fosas Del Silencio: ¿hay un Holocausto Español?. , 143 or..
- ↑ Rodríguez, Esther. (2005). Els maquis. Cossetània Edicions, 21 or..
- ↑ «Familiares de fusilados en el Pallars exigen que se abra la fosa de Aidí» El País 2005/08/07.
- ↑ Merino, Ignacio. (2004). Serrano Suñer: conciencia y poder. Algaba Ediciones, 70 or..